Emakumea

Emakumeen Neguko Surf Txapelketa Sopelan

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Emakumea Noiz sortua: Ostirala, 04 Martxoa 2011 Argitaratua: Ostirala, 04 Martxoa 2011

surf

 

 

 

Sopelak hartuko du asteburu honetan bigarren urtez Emakumeen Neguko Surf Txapelketa. Aurtengo edizioa Mankomunitateak martxoaren 8ko Emakumearen Nazioarteko Egunaren inguruan antolatutako kirol ekintzen barruan kokatzen da.

Hitzordua martxoaren 5ean eta 6an jarrita dago Arrietara hondartzan. Txapelketa senior eta junior mailetako emakume surflari guztiei irekita dago, eta euskal kostaldean neguan jokatzen den emakumeentzako txapelketa bakarra da.

Informazio gehiago http://www.euskalsurf.com/ webgunean aurki daiteke eta txapelketaren helburua da neska zein emakumeen kirol parte-hartzea sustatzea.

 

 

 

 

 

Add a comment
0
0
0
s2smodern
powered by social2s

Azaroak 25… emakumeenganako Indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Emakumea Noiz sortua: Osteguna, 25 Azaroa 2010 Argitaratua: Osteguna, 25 Azaroa 2010

19 dira Sopelan aukeztu diren salaketak genero biolentziagatik 2010eko irailaren 31 arte.

Zutik emakumeak! Herria kalera!

Abiapuntu gisa, emakumeon aurkako indarkeria, patriarkatuak erabili izan duen menperakuntza metodoa izanik, oraindik ere emakumeok gizonekiko jasaten dugun zapalkuntza egoeraren ondoriorik bortitzena izaten jarraitzen duela kokatu nahi dugu.

Emakumeok pairatzen dugun indarkeria, estrukturala denaren abiapuntutik, honen gaindipena, konpromiso politikoekin eta estrukturalak izango diren neurriekin soilik emango dela konbentzituta gaude.

Add a comment

Gehiago irakurri: Azaroak 25… emakumeenganako Indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna

0
0
0
s2smodern

Surflariak berdintasunaren alde

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Emakumea Noiz sortua: Astelehena, 08 Martxoa 2010 Argitaratua: Astelehena, 08 Martxoa 2010

Emakume Langileen Nazioarteko Egunaren harira, pasa den asteburuan emakumezkoei zuzendutako lehen Uribe Kosta Surf Opena ospatu zen Sopelako Arrietara hondartzan, Open A eta Open B mailetako surflarientzat. Lehiaketaren helburu nagusia gero eta kirol jarduera gehiagotan emakumezkoen partaidetza bultzatzea izan da, bai eta federatutako txapelketetan izen-emateak sustatzea ere.

Hona hemen txapelketaren bideo bat:

{youtube}ybWCYjWWCyM{/youtube}

Add a comment
0
0
0
s2smodern
  • ¿Sopelana o Sopela?

    En torno al debate sobre la denominación de nuestro pueblo venimos a aportar un par de documentos interesantes: uno es lel propio dictamen de Euskaltzaindia al respecto y otro, la aportación de Xabier

    Gehiago irakurri...
  • Sopela.net

    “Sopela.net” ekimen xumea da, baina helburu argia du: Sopelaz informatu, Sopelaz hausnartu, Sopelako herriari zerbitzua eman eta sopeloztarroi lekutxo bat eskaini haien artikuluak, iritziak eta ekarpenak plazara ditzagun.

    Gehiago irakurri...
  • Datu batzuk

    Sopela (honelaxe esaten diogu euskaldunok gure herriari, eta honelaxe onartzen du Euskaltzaindiak) Euskal Herria osatzen duen zazpi lurraldeetariko batean kokatzen da, Bizkaian hain zuzen ere.

    Gehiago irakurri...

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu