Emakumea

Emakumeen aurkako indarkeriari egunero aurre egin behar diogulako

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Emakumea Noiz sortua: Azteazkena, 14 Abendua 2011 Argitaratua: Azteazkena, 14 Abendua 2011
indarkeri sexista

Azaroak 25a pasatu berri da eta pentsa daiteke egun hori berriro heldu arte edota zerbait larria gertatu arte ez dugula berriro salaketa egin behar. Errealitateak argi eta garbi erakusten digu emakumeen aurkako indarkeria eguneroko eraso bat dela. Beraz, lehen mailako arazo politiko, sozial eta kulturala da.

Arazo hau botere harremanak daudelako gertatzen da eta gizonek emakumeenganako duten zapalketa harremanen emaitza da. Indarkeria honek ondorio lez emakumeen herritartasun jarduera oztopatzea eta gure gorputzen kontrola du.  

Guzti honegaitik, Euskal Herriko mugimendu feministak, indarkeria sexistak eta honek aurkezten dizkigun milaka aurpegiak salatzeko, emakume eta gizon guztioi hurrengo abenduak 17an kaleak okupatzeko deialdia egiten du. Hori dela eta, BILBON Manifestazioa burutuko dute arratsaldeko 18:30etan eta Arriaga plazatik hasita. Indarkeria sexista patriarkatuaren ondorioa da egunero era desberdinetan isladatzen dena, ez da salpuespeneko zeozer, lan-desberdintasuna, laneko jazarpena, publiziztate sexista, emakumeen gutxiespena, justiziaren aurreko zigorgabetasuna, bikote edo familiaren kontrola... dana indarkeria da. Beste gizarte eredu bat eraiki nahi badugu, lehentasuneko eta ezinbesteko aldaketa da hau.

Add a comment
0
0
0
s2smodern
powered by social2s

Emakumeen aurkako indarkeriaren aurkako egunaren ekitaldia Sopelan

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Emakumea Noiz sortua: Igandea, 27 Azaroa 2011 Argitaratua: Igandea, 27 Azaroa 2011

{youtube}TyC3el6bbRw{/youtube}

Pasa den ostiralean Sopelako Plazan emakumeen indarkeriaren aurkako egunaren ekitaldia burutu zuten. Itzartu emakumeen taldea, Sopelako Udala eta Mankomunitateko teknikariak antolatzaileak izan ziren eta haiekin batera Sopelako auzokideek ere parte hartu zuten. Hona hemen ekitaldi honen mezuaren laburpena.

Add a comment
0
0
0
s2smodern

Azaroak 25a dela eta emakumeen aurkako indarkeriari aurre egiteko ekitaldia Sopelan

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Emakumea Noiz sortua: Azteazkena, 23 Azaroa 2011 Argitaratua: Azteazkena, 23 Azaroa 2011
emakumeenganako indarkeria
Sopelako Udalak, Itzartu emakumeen elkarteak eta Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitateak ekitaldi desberdinak antolatu dituzte Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna azaroaren 25ean ospatzen dela eta.
Horrela datorren ostegunean, azaroaren 24an, genero ikuspuntutik ikusteko zinema emango dute. Kurtzioko Kultur Etxean NAGORE filma arratsaldeko  17:30etan emango dute. Dokumental honek ordu eta laurden irauten du eta Nagore Laffage kasuari buruz aritzen da. Sarrera dohakoa izango da. Gonbidapenak jasotzeko astelehenetik pelikularen eguna heldu arte Kultur Etxean, Udaletxean eta Larrabasterrako Sopelarinen eskuratu dezakezue.
Azaroaren 25ean, ostirala, arratsaldeko 19:00etan bilkura deitu dute Udaletxeko Plazan. Eskualde osoan ibili eta gero Sopelako Plazan elkartzeko deia egin dute. Elkarretaratzearen amaieran puxikak askatuko dituzte eta jarraian mahai inguru bat burutuko dute. Mahai ingurua Udaletxean izango da.
25 eta 26an emakumeentzat autodefentsa ikastaroa emango dute. Tokia Kurtzio Kultur Etxean izango da eta izena emateko 24 azken eguna da.
26an ekitaldi nagusia Barrikako Udaletxean, eguerdiko 12etan burutuko dute. Manifestua irakurriko dute eta Aintzane Garai gogoan izango dute.
Beraz egitaraua oparoa emakumeek jasatzen duten indarkeriari aurre egiten laguntzeko. 
  
Add a comment
0
0
0
s2smodern

MARTXOAK 8, emakumearen nazioarteko eguna

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Emakumea Noiz sortua: Igandea, 06 Martxoa 2011 Argitaratua: Igandea, 06 Martxoa 2011

martxoak 8

 

Emakumearen Nazioarteko Eguna dela eta, Euskal Herriko gehiengo sindikalak, LAB, ELA, STEE-EILAS, EHNE eta Hiru sindikatuek, deialdi bateratua egin dute. Berdintasunaren aldeko borrokan jarraitzeko bidean, aurten nabarmendu nahi izan dute lan erreformak eta pentsioen erreformak izango duten eragin guztiz kaltegarria.

Beraz "Murrizketen aurrean, emakume, piztu borroka. Reforma de pensiones: más pobreza para las mujeres" lelopean gehiengo sindikalak batzarrak eta mobilizazioak iragarri ditu Martxoaren 8rako. Batzarrak Bilbo, Donostia, Gasteiz eta Iruñean izango dira goizeko 10:00etan eta ondorenean mobilizazioak egingo dira lau hiriburuetan.

Hona hemen sindikatuek egindako eskuorria

 

 

HITZORDUAK
BILBO
: UPV-EHUren Abandoibarra paraninfoa
DONOSTIA: PRINCIPAL antzokia
GASTEIZ: VILLASUSO jauregia
IRUÑEA: CARLOS III antzokia

Add a comment
0
0
0
s2smodern

Emakumeen Neguko Surf Txapelketa Sopelan

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Emakumea Noiz sortua: Ostirala, 04 Martxoa 2011 Argitaratua: Ostirala, 04 Martxoa 2011

surf

 

 

 

Sopelak hartuko du asteburu honetan bigarren urtez Emakumeen Neguko Surf Txapelketa. Aurtengo edizioa Mankomunitateak martxoaren 8ko Emakumearen Nazioarteko Egunaren inguruan antolatutako kirol ekintzen barruan kokatzen da.

Hitzordua martxoaren 5ean eta 6an jarrita dago Arrietara hondartzan. Txapelketa senior eta junior mailetako emakume surflari guztiei irekita dago, eta euskal kostaldean neguan jokatzen den emakumeentzako txapelketa bakarra da.

Informazio gehiago http://www.euskalsurf.com/ webgunean aurki daiteke eta txapelketaren helburua da neska zein emakumeen kirol parte-hartzea sustatzea.

 

 

 

 

 

Add a comment
0
0
0
s2smodern
  • ¿Sopelana o Sopela?

    En torno al debate sobre la denominación de nuestro pueblo venimos a aportar un par de documentos interesantes: uno es lel propio dictamen de Euskaltzaindia al respecto y otro, la aportación de Xabier

    Gehiago irakurri...
  • Sopela.net

    “Sopela.net” ekimen xumea da, baina helburu argia du: Sopelaz informatu, Sopelaz hausnartu, Sopelako herriari zerbitzua eman eta sopeloztarroi lekutxo bat eskaini haien artikuluak, iritziak eta ekarpenak plazara ditzagun.

    Gehiago irakurri...
  • Datu batzuk

    Sopela (honelaxe esaten diogu euskaldunok gure herriari, eta honelaxe onartzen du Euskaltzaindiak) Euskal Herria osatzen duen zazpi lurraldeetariko batean kokatzen da, Bizkaian hain zuzen ere.

    Gehiago irakurri...

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu