Emakumea

martxoak 8

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Emakumea Noiz sortua: Osteguna, 07 Martxoa 2013 Argitaratua: Osteguna, 07 Martxoa 2013

Emakumeen askapenerako nazioarteko eguna

{youtube}5WL7YhoJCdw{/youtube}

Add a comment
0
0
0
s2smodern
powered by social2s

Sopelan indarkeri sexista gelditzeko aldarrikapena egin dute

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Emakumea Noiz sortua: Igandea, 25 Azaroa 2012 Argitaratua: Igandea, 25 Azaroa 2012

25N SOPELA

Azaroaren 25aren inguruan, mundu osoan idarkeri sexistaren aurka mobilizazioak antolatzen dira eta Sopelan ere elkarretaratzea burutu dute. Uribe Kostako emakumeen kontseiluak eta Sopelako Udaleko arduradunek manifestuak irakurri dituzte emakumeen aurkako indarkeria salatuz. Sopelako Udalak bere konpromisoak berrestu ditu eta gainera mugimendu feministaren lidergoa kontutan hartzeko deia egin du. 150 pertsona ekitaldian egon dira eta gero antzerki lan bat ikusi dute.

Add a comment
0
0
0
s2smodern

Eraso sexisten aurrean Sopelan tinko

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Emakumea Noiz sortua: Larunbata, 09 Ekaina 2012 Argitaratua: Larunbata, 09 Ekaina 2012
eraso sexistak Sopelan

Sopelan gertatu diren azken eraso sexistak direla medio herritar gazteen erantzuna benetan txalogarria izan da. Lehenengo elkarretaratzea deitu zuten pasa den ostiralerako eta arrakastatsua izan zen. Bertan auzokide gazte asko egon ziren eta haiekin batera Sopelako Alkatesa den Saioa Villanueva, Emakumearen arloko zinegotzia den Sonia Huidobro eta BILDU, Ezker Abertzalea, Alternatiba eta Aralarreko kideak egon ziren. Haiekin batera auzokide asko eta Mankomunitateko Genero Tekniaria ere elkarretaratzean egon ziren. Amaieran herriko bi mutilek adierazpena euskaraz eta erdaraz irakurri zuten, eraso sexista hauen aurrean tinko erantzuteko eskatzen. Txalogarria eta arrakastatsua. Zorionak eta horrela jarrai dezaten.

Add a comment
0
0
0
s2smodern

Emakumearenganako indarkeriaren aurkako nazioarteko eguna Sopelan…

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Emakumea Noiz sortua: Osteguna, 22 Azaroa 2012 Argitaratua: Osteguna, 22 Azaroa 2012

Datorren igandean, hilak 25, arratsaldeko 18:00etan elkarretaratzea egingo Sopelako udaletxeko plazan Emakumearenganako indarkeriaren aurkako nazioarteko eguna dela eta.

Egun honetarako adostutako manifestua irakurri ondoren “La mujer sola” bakarrizketa antzeztuko da Udaletxeko hallean Ana Plazaren eskutik. Bakarrizketa honen testua Dario Fo eta Franca Rames-ena da.

Azaroaren 24an , larunbatean, 20:00etan “Damas, señoras y mujeres” antzerki-lana izango da Kurtzio Kultur etxean, sarrera dohainik.

Add a comment
0
0
0
s2smodern

Ostiralean Sopelako Plazan eraso sexisten aurkako mobilizazioa

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Emakumea Noiz sortua: Astelehena, 04 Ekaina 2012 Argitaratua: Astelehena, 04 Ekaina 2012

eraso sexistak

Azken hilabeteetan Sopelako neska gazte batzuen aurka eraso sexista gertatu dira eta herriko neska eta mutil talde bat, ixiltasuna alboan utzirik, mugimenduan jarri dira. Herriko kaleetatik afitxak ipini zituzten Batzarra burutzeko deia eginez eta arrakastatsua izan zen. Bertan neska eta mutil gazteekin batera nagusiagoak ziren emakumeak, gizonak, berdintasuna lantzen duten Mankomunitateko Teknikariak eta Sopelako Udaleko BILDUren zinegotzia ere egon ziren eraso hauen inguruan protokoloak eta ekimenak zehazteko.

Hori egin eta gero, "neska eta mutil sopeloztarrak" sinadura daramaten kartelak Sopelan zehar azaldu dira datorren ekainaren 8an eraso sexisten aurkako elkarretaratzea burutzeko deituz. Arratsaldeko 17:00etatik aurrera ekimenak burutuko dituzte eta arratsaldeko 20:00etan konzentrazioan parte hartzeko deia egin dute. Eraso sexisten aurrean mobilizazioa ezinbestekoa da.

Add a comment
0
0
0
s2smodern

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu