Emakumea

365 egun biolentzia matxistaren aurka

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Emakumea Noiz sortua: Igandea, 24 Azaroa 2013 Argitaratua: Igandea, 24 Azaroa 2013

 

emakumeen aurkako biolentziarik ez

Lelo horrekin aurre egingo diote Sopelako Udalak eta herriko talde feministek azaroaren 25ean ospatuko den biolentzia matxistaren aurkako egunari. Aurreko astean ekimen ugari burutu eta gero, astelehenen honetan bilkura eta ekitaldi publikoa egingo dute Udaletxeko Plazan arratsaldeko 19:00etatik aurrera. Bertan elkarretaratzea eta adierazpenaren irakurketa egingo dute. Egun berezia da baina ahaztu gabe, biolentzia matxistaren aurkako jarrera egunero mantendu behar dugula. (Argazkia: Sopelako Udaleko agerkari digitalatik hartuta.)

Orain arte buruturiko ekimenen artean, aurreko ostiralean, hilak 22, herriko tabernetan egindakoa nabarmendu behar da. Kale ekintza honen antolatzaileak ondorengo taldeak izan ziren: Medicusmundi Bizkaia, Sopelako Asanblada Feminista, Itzartu elkartea, Uribe Kostako Mankomunitatea eta Sopelako Udala... eta ondorengo bideoan dugu ikusgai

{youtube}cVwwJt08MSE&feature=youtu.be{/youtube}

Add a comment
0
0
0
s2smodern
powered by social2s

Biolentzia matxistaren inguruko gogoeta Sopelan.

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Emakumea Noiz sortua: Azteazkena, 02 Urria 2013 Argitaratua: Azteazkena, 02 Urria 2013

tailerra“Bortizkeria matxistaren aurkako sopeloztarrak behar dira”. Hori da Sopelan abiatu berri den kanpainaren leloa, Sopelako Udalak, Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitateko Berdintasun Sailak, Medicusmundi Bizkaiak, Itzartu elkarteak eta Sopelako Asanblada Feministak bultzatuta.

Kanpaina honen helburua honako hau da: emakumeenganako biolentzia sinbolikoaren inguruko kontzientziazioa eta sentsibilizazioa sustatzea. Horretarako, urriaren 4an, 18:00etan tailer oso berezia hasiko da Kurtzio Kultur Etxean, Mujeres Imperfectas taldeko May Serrano izango delarik dinamizatzailea, eta azaroaren 22an ospatuko den kale ekintza bat prestatuko dute (azaroaren 25aren testuinguruan).

Tailerrean kale-ekintza hori prestatuko dute, astean edo hamabost egunean behin Kurtzio Kultur Etxean elkartuz (aldizkakotasuna parte-hartzaileek erabakiko dute). Kale ekintza azaroaren 22an izango da, ostirala, ostirala delako, kalean jende gehiago dagoen eguna  eta gainera azaroaren 25eko testuinguruarekin kokatzen delako. Kalean burutuko da antolakuntzak azpimarratzen duenez, “jendearen arreta piztu nahi dugulako".

Ideia eragitea da: Zerikusirik ote dut nik egoera honekin? Zer egin dezaket egoera hau aldatzeko?”, eta gizonezkoak ere, noski, tailerrean parte-hartzera gonbidatuta egongo dira: “Bai, adin, genero eta ezaugarri ezberdinetako sopeloztarrak behar ditugu. Bakoitzak bere bizipen eta beharrizanak dituelako. Biolentzia sinbolikoaren inguruan errepikatzen diren prototipoak hemen, Sopelan, azalerazi nahi ditugu”.

Gainera, umorea ere ez da faltako: “Gaia oso serioa da baina iraultzen eta ondo pasatzen saiatuko gara. Erropa erosoa eramatea gomendatzen dugu, tailerra dinamikoa izango delako, adierazpena landuko da, sormena... ideiak barru-barrutik sortuko dira”.

Lehenengo hitzordua urriaren 4an, ostirala, 18:00etan Kurtzio Kultur Etxean izango da. Informazio gehiagorako:  educa.bizkaia@medicusmundi.es

 

Add a comment
0
0
0
s2smodern

Sopelako emakume gazteek martxoaren 8an haien kemena erakutsi dute

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Emakumea Noiz sortua: Ostirala, 08 Martxoa 2013 Argitaratua: Ostirala, 08 Martxoa 2013

 

maartxoak 8 Sopelan

Aurtengo martxoaren 8an, Sopelako emakume gazteek mobilizazioa deitu dute eta Sopelako Asanblada Feminista aurkeztu dute. Aurretiaz hainbat ekimen burutu badituzte ere, martxoaren 8 honetan antolakuntzaren eta mobilizazioaren beharra azpimarratu dute. Sopelako azken urteetan lehengo aldia da emakume gazteek osatutako mugimendu feminista batek bere tokia aldarrikatzen duela eta mobilizazioa deitzen duela.

Udaletxearen atarian 50 lagun elkartu dira mugimendu feminista honen deiari erantzunez. Komunikatu bat irakurri ondoren, jai giroan herriko tabernetatik herri poteoa egin dute. Kemena eta gogoa erakutsi dute egiteke dagoen lan mardula aurrera eramateko. Gaur Sopela moreagoa izan da. Gora borroka feminista!

Add a comment
0
0
0
s2smodern

martxoak 8

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Emakumea Noiz sortua: Osteguna, 07 Martxoa 2013 Argitaratua: Osteguna, 07 Martxoa 2013

Emakumeen askapenerako nazioarteko eguna

{youtube}5WL7YhoJCdw{/youtube}

Add a comment
0
0
0
s2smodern

Sopelan indarkeri sexista gelditzeko aldarrikapena egin dute

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Emakumea Noiz sortua: Igandea, 25 Azaroa 2012 Argitaratua: Igandea, 25 Azaroa 2012

25N SOPELA

Azaroaren 25aren inguruan, mundu osoan idarkeri sexistaren aurka mobilizazioak antolatzen dira eta Sopelan ere elkarretaratzea burutu dute. Uribe Kostako emakumeen kontseiluak eta Sopelako Udaleko arduradunek manifestuak irakurri dituzte emakumeen aurkako indarkeria salatuz. Sopelako Udalak bere konpromisoak berrestu ditu eta gainera mugimendu feministaren lidergoa kontutan hartzeko deia egin du. 150 pertsona ekitaldian egon dira eta gero antzerki lan bat ikusi dute.

Add a comment
0
0
0
s2smodern
  • ¿Sopelana o Sopela?

    En torno al debate sobre la denominación de nuestro pueblo venimos a aportar un par de documentos interesantes: uno es lel propio dictamen de Euskaltzaindia al respecto y otro, la aportación de Xabier

    Gehiago irakurri...
  • Sopela.net

    “Sopela.net” ekimen xumea da, baina helburu argia du: Sopelaz informatu, Sopelaz hausnartu, Sopelako herriari zerbitzua eman eta sopeloztarroi lekutxo bat eskaini haien artikuluak, iritziak eta ekarpenak plazara ditzagun.

    Gehiago irakurri...
  • Datu batzuk

    Sopela (honelaxe esaten diogu euskaldunok gure herriari, eta honelaxe onartzen du Euskaltzaindiak) Euskal Herria osatzen duen zazpi lurraldeetariko batean kokatzen da, Bizkaian hain zuzen ere.

    Gehiago irakurri...

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu