Emakumea

Aborto Legearen kontrako manifestaziora joateko autobusa Sopelatik

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Emakumea Noiz sortua: Asteartea, 25 Martxoa 2014 Argitaratua: Asteartea, 25 Martxoa 2014

apirilak 5Espainiako Gobernuak bultzatutako Aborto Legearen kontrako "Gure gorputza gure erabakia" lemapean Euskal Herriko Mugimendu Feministak deiturik manifestazioa izango da apirilaren 5ean (larunbata) Iruñean 17:30ean.

Manifestazio honetara joateko gonbitea luzatu du Sopelako Udalak eta helburu horrekin autobusa antolatu du. Autobusa doakoa izango da, eta 14:30ean irtengo da San Pedro elizatik.

Izena emateko epea apirilaren 3an amaituko da, eta hiru lekutan eman ahalko da izena: Kurtzio Kultur Etxean, udaletxean eta Sopelarin (Larrabasterra). Informazio gehiagorako: 94 406 55 05.

Sopelak ezetza eman zion  Gallardonek aurkeztutako abortuaren legeari

Ildo honetan, gogorraztea Sopelako udalbatzak Espainiar Gobernuak bultzatutako abortuaren legearen kontra agertu zela, aipatutako legea “atzerakoia eta emakumeen eskubideak modu larrian urratzen dituelako”. Mozioak EhBILDUk aurkeztu zuen eta PSE-EEk aurkeztutako emendakin bat atxikitu ondoren onartu zen EhBildu, PSE-EE eta PNVren botoekin. PP-k aurka bozkatu zuen. Mozio honen arabera Sopelako udalak eskatu egin zuen legea aldatzeko eta abortua ez sartzeko Zigor-bidezko Kodean. Emakumezkoek beraien amatasunaz erabakitzeko eskubidea dutela nahi dutenean haurdunaldia borondatez eten ahal izateko.

Add a comment
0
0
0
s2smodern
powered by social2s

Sopelak ere Mungiako erailketa matxista gaitzetsi du

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Emakumea Noiz sortua: Asteartea, 18 Martxoa 2014 Argitaratua: Asteartea, 18 Martxoa 2014

             Mungia

Mungian izandako emakumearen erailketa gaitzesteko hainbat sopeloztar elkarretaratu dira Larrabasterrako Urgitxieta plazan.

Elkarretaratzea 19:30ean izan da, eta eraildako Andina Pereira gogoratzeaz batera, emakumeen aurkako biolentzia jendartetik desagerrarazi behar dela aldarrikatu da guztion esku dauden bitarteko guztiak erabiliz.

Elkarretaratzea Uribe Kostako Emakumeen Kontseiluak antolatu du eta Sopelako udalak bat egin du deiarekin.

Add a comment
0
0
0
s2smodern

Sopela: diagnóstico sobre la situación de desigualdad que viven las mujeres jóvenes

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Emakumea Noiz sortua: Osteguna, 13 Martxoa 2014 Argitaratua: Osteguna, 13 Martxoa 2014

emakume

Sopela impulsará en los próximos meses la elaboración de un diagnóstico participativo sobre la situación de desigualdad y las necesidades de las mujeres jóvenes del pueblo.

Emakunde y Ayuntamiento de Sopela

El proyecto ha sido financiado conjuntamente por el Ayuntamiento de Sopela y Emakunde, y en el mismo se recogerán las opiniones, propuestas, demandas y necesidades de las mujeres jóvenes de Sopela, para ello se realzarán 12 entrevistas personales y posteriormente, se crearán grupos de discusión para profundizar en el tema.

El objetivo es crear un espacio de reflexión y formación acerca de la igualdad y el feminismo entre las mujeres jóvenes impulsando un espacio de encuentro para debatir, dando pasos hacia la necesaria eliminación de los estereotipos de género que condicionan a las personas.

Primera reunión: 18 de marzo

Para la elaboración del diagnóstico, se creará un grupo de trabajo compuesto por mujeres jóvenes, y cuya primera reunión se celebrará el 18 de marzo. Las siguientes reuniones serán el 8 de abril y el 6 de mayo. Todas las reuniones serán a las 19:00 en Kurtzio Kultur Etxea.

Mas información web: sopelakoudala

www.facebook.com/sopelakoemakume.gazteenahotsa

sopela@azparticipacion.com

Add a comment
0
0
0
s2smodern

Sopelan: Gallardonen abortu legearen kontra.

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Emakumea Noiz sortua: Osteguna, 06 Martxoa 2014 Argitaratua: Osteguna, 06 Martxoa 2014

Martxoaren 8ko egunaren inguruan gaurkotasun handiko gaiaz hitzaldi interesgarria izango da Kurtzio Kultur Etxean: "Erabakitzeko dugun eskubidea. Gallardonen abortu legearen kontra".

Hitzaldia martxoaren 7an izango da (ostirala), 18:00etan eta parte hartuko dute Anabel Sanzek, Teresa Maldonadok eta FeministAlde Elkarteak.

 

Sopelak ezetza eman dio  Gallardonek aurkeztutako abortuaren legeari

Ildo honetan, Sopelako udalbatzak Espainiar Gobernuak bultzatutako abortuaren legearen kontra agertu da, aipatutako legea “atzerakoia eta emakumeen eskubideak modu larrian urratzen dituelako

Mozioak EhBILDUk aurkeztu zuen eta PSE-EEk aurkeztutako emendakin bat atxikitu ondoren onartu zen EhBildu, PSE-EE eta PNVren botoekin. PP-k aurka bozkatu zuen.

Mozio honen arabera Sopelako udalak eskatu egin du legea aldatzeko eta abortua ez sartzeko Zigorbidezko Kodean. Emakumezkoek beraien amatasunaz erabakitzeko eskubidea dutela nahi dutenean haurdunaldia borondatez eten ahal izateko.

Add a comment
0
0
0
s2smodern

Abortuaren legeaz inguruko bilera Sopelan

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Emakumea Noiz sortua: Azteazkena, 22 Urtarrila 2014 Argitaratua: Azteazkena, 22 Urtarrila 2014

 

 

 

 

Gazte Asanblada Sopeloztarrak antolaturik, ASTEAZKENEAN, hilak 22 arratsaldeko 17:00etan ezarritako abortuaren lege berriaren inguruko bilera egongo da Kurtzion.

Gazte Asanblada Sopeloztarrak animatzeko eta parte hartzeko deia egiten du.

Add a comment
0
0
0
s2smodern
  • ¿Sopelana o Sopela?

    En torno al debate sobre la denominación de nuestro pueblo venimos a aportar un par de documentos interesantes: uno es lel propio dictamen de Euskaltzaindia al respecto y otro, la aportación de Xabier

    Gehiago irakurri...
  • Sopela.net

    “Sopela.net” ekimen xumea da, baina helburu argia du: Sopelaz informatu, Sopelaz hausnartu, Sopelako herriari zerbitzua eman eta sopeloztarroi lekutxo bat eskaini haien artikuluak, iritziak eta ekarpenak plazara ditzagun.

    Gehiago irakurri...
  • Datu batzuk

    Sopela (honelaxe esaten diogu euskaldunok gure herriari, eta honelaxe onartzen du Euskaltzaindiak) Euskal Herria osatzen duen zazpi lurraldeetariko batean kokatzen da, Bizkaian hain zuzen ere.

    Gehiago irakurri...

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu