Sopelako jaiak: eraso sexista, arrazista eta LGTBIQ+fobikoen aurkako protokoloa

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Emakumea Noiz sortua: Ostirala, 28 Ekaina 2019 Argitaratua: Ostirala, 28 Ekaina 2019

Sopela: protokoloa

Aistak” talde feminista ezagutarazi du Sopelako jaietan erabili beharreko protokoloa edozein eraso sexista, arrazista eta LGTBIQ+fobikoen aurrean.

***** Pertsona erasotuaren iritzia eta erabakia BETI lehenetsi

***** Deitu polizia edo gizarte zerbitzuak.

***** Joan ospitalera.

***** Hedabideekin partekatu.

***** Erasotuaren konfiantzazko pertsona batekin kontaktatu

***** Erasotzailea identifikatu

***** Pertsona erasotua ez utzi inoiz bakarrik

***** Erasoa salatu nahi badu, bortxaketa kasuetan ez kendu arropa, ezta garbitu ere; eta ahotiko bortxaketan ez edan eta ez jan

***** Erasoa salatu nahi ez badu: ahalik eta informazio gehiena eman.

***** Ahalik eta laguntza gehien emateko eta lehenbailehen protokoloa abian jartzeko, jai-gunean,  Aistak txosnara joatea aholkatzen da

***** Jaietan zabaldutako kartelean, aholku hauez gain zenbait telefono ematen dira lagungarriak direlakoan.

 

Bisitak: 310
0
0
0
s2smodern

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu