Sopela: Emakumeen kontrako indarkeriari EZ!!!

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Emakumea Noiz sortua: Igandea, 16 Ekaina 2019 Argitaratua: Igandea, 16 Ekaina 2019

Sopela eraso matxistarik ezAtzo, hilak 15, goizeko 06:00etan gizon batek bi emakume harrapatu zituen bere autoarekin Larrabasterran; emakume horietako bat gizonaren bikotekide ohia da eta zantzu guztien arabera genero indarkeria delitutzat jo daiteke erasoa. Hori dela eta, 13:00etan bat-bateko elkarretaratzea egin zen Sopelako Udaletxearen aurrean udalak deiturik.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, bi emakumeak Gurutzetako Ospitalera eraman behar izan zituzten eta bikotekide ohia larri zaurituta zegoen. Erasotzaileak alde egin zuen, baina bi ordu geroago atxilotu zuten Sestaon. Emakumeak salaketa jarri dio gizonari.

Erasoa gaitzesteko, Sopelako Udalak elkarretaratzean "irmo" salatu zuen gertatutakoa, eta babesa agertu zien zauritutako bi emakumeei "emakumeen kontrako indarkeriak gure gizartean ez du tokirik".

Bisitak: 358

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu