Eraso sexista Sopelako jaietan: Indarkeria sexistari tolerantzia 0

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Emakumea Noiz sortua: Larunbata, 01 Uztaila 2017 Argitaratua: Larunbata, 01 Uztaila 2017

eraso sexistarik ez

 

Gau honetan andre batek eraso sexista jasan du Sopelako jaietan. Erabateko gaitzespena azaltzeko eta laguntasun osoa helarazteko erasoa jasan duen andreari, arratsaldeko 19:00etan Ez Ohiko Bozeramaleen Batzordea egin da udaletxean.

12:00etan elkarretaratzea

Bozeramaileen Batzordeak deia egin du biharko, igandea, eguerdiko 12:00etan 15 minutuko elkarretaratzea egiteko udaletxe aurrean.

Gaur gauean manifestazioa

Sopelako jai batzordeak gaur gaueko 23:00etan manifestazioa egingo du udaletxetik abiaturik txosnagunraino eta ordu batean jaien ekintzak bertan behera gelditu dira.

Bisitak: 1197
0
0
0
s2smodern

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu