Kultura

Euskal Jaia Sopelan.

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Kultura Noiz sortua: Asteartea, 04 Iraila 2018 Argitaratua: Asteartea, 04 Iraila 2018

euskal jaiaAsteburu honetan, hilak 8 eta 9, Euskal Jaia izango da Sopelan. Udalaren web orriaren arabera, jai honek bere jatorria 1924. urtean du turisten egonaldia luzatzeko asmoz eta horregatik iraileko bigarren asteburuan ospatzen da.

Euskal Jaian gastronomia, musika, dantzak, euskal kirola… elkartuko dira eta herriko hainbat eragilek, ohikoa den moduan, hartuko dute parte: Barinatxe txistu taldea, Sopela Kantari eta Sopelako pandero-joleak, Eguzkilore eta Meñakoz dantza taldeak… (Argazkian Eguzkilore dantza taldeko umetxuak Sopelako jaietan)

Egitaraua.

Larunbatean, hilak 8, udaletxeko plazan 10:00etatik aurrera Nekazal azoka izango da eta goizean zehar Sopelako Barinatxe txistu taldeak eta Sopela Kantarik herriko kaleak alaituko dituzte. 11:30ean Pala Txapelketako Finalak izango dira pilotalekuan (sarrera: doan) eta 13:30 gazta, barazki, lora eta fruta txapelketen sari banaketa.

Arratsaldean, 20:00etan, antzerkia, musika eta dantza biltzen dituen "Sagartu" ikuskizuna plazaratuko da Udaletxeko berdegunean HIKA konpainiaren eskutik. (euria izatekotan Zipiriñen)

Igandean, hilak 9,  udaletxeko plazan 10:00etatik aurrera Sukalki Txapelka, sariak eguerdian emango direlarik. 11:30ean Herri kirolak: Bizkaiko Aizkolari Txapelketa Bikoteka Udaletxeko berdegunean. Goizean zehar Sopelako Pandero-joleek  kalez kale ibiliko dira eta 12:30ean Euskal dantzen emanaldia ikusteko aukera egongo da Eguzkilore eta Meñakoz dantza taldeekin. 

Arratsaldez, 18:00 Umeentzako Disko festa Udaletxeko plazan (euria izatekotan Zipiriñen)

 

Add a comment
0
0
0
s2smodern
powered by social2s

V. udaberri jaia

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Kultura Noiz sortua: Azteazkena, 02 Maiatza 2018 Argitaratua: Azteazkena, 02 Maiatza 2018

udaberriko jaia

 


Meñakoz Kultur Elkarteak V. udaberri jaia ospatuko du igande honetan, hilak 6. Meñakozen helburua euskal kultura sustatzea da eta Sopelan dago erroturik.

V. udaberriko jai honi hasiera emango zaio 12:30ean taldeko Pandero jole eta trikitilarien eskutik eta 13:00etan Meñakoz dantza taldeko ume txiki eta Eguzkilore taldeko dantzarien ikuskizuna izango da. 13:30ean, aldiz, nagusiek egingo dute dantza. Taldeko argazkia egin ondoren, Sopela Kantarirekin kalejira izango 15:00 arte.

Arratsaldean, 18:00etatik aurrera, dantza plazan Dangiliske taldearekin parte hartu nahi duten guztientzat.

Add a comment
0
0
0
s2smodern

Euskaldunon ilargi egutegia Sopelan

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Kultura Noiz sortua: Osteguna, 14 Abendua 2017 Argitaratua: Osteguna, 14 Abendua 2017

sopela ilargi egutegia

Gaur, abenduaren 14an, 19:00etan Kurtzio Kultur Etxean Fredi Paiak eta Gabi Basañezek euskaldunon ilargi egutegiari buruz hitz egingo dute.

Hitzaldia Josu Naberan idazle eta ikertzaileak argitaratu zuen “Antzinako euskaldunen ilargi egutegia” liburuan oinarrituta dago.

Interesatu guztiek har dezakete parte hitzaldian eta Meñakoz kultur taldeak antolatzen du.

 

Add a comment
0
0
0
s2smodern

Plaza Beltzaren agenda urtarrilean

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Kultura Noiz sortua: Osteguna, 11 Urtarrila 2018 Argitaratua: Osteguna, 11 Urtarrila 2018

Plaza beltza agenda 1Plaza Beltza agenda 2

Plaza Beltza Kultur Elkarteak helarazitako agenda argitaratzen dugu. 

12an LA BANDA KALAVERA+ RADIO AKTIVA 21.00etan, 4€.

14an ESPARTACO (zine foruma). 19.00etan.

17an PASAIAKO BADIA dokumentala eta solasaldia egileekin. 19.00etan.

20an IDOLOS DEL EXTRARADIO+MOTORASTOLA+CRAP. 20.00etan. 5€.

21ean LA SAL DE LA TIERRA (zine foruma). 19.00etan.

24an LAS RAZONES DE LA GUERRA CONTRA SIRIA hitzaldia. 19.00etan.

25ean VENGANZA+xMaradonax 20.00etan.

26an  BANDA MAGNETICA+LOS NITXOS. 21.00etan, 5€.

27an XATIRO+ARRANO PERTXA+GATOM . 21.00etan, 4€.

28an "Biba Voi! Dario Fo eta Franca Rame akorduan" antzelana. 19.30etan, 3€. 

Gogoan hartu Plaza Beltza Kulturguneak Loiola Ander Deuna kaleko 40. atarian duela lokala eta kulturgune honek “kontrakultura sustatu nahi duela... galtzaileak, outsiderrak, errebeldeak…”

Add a comment
0
0
0
s2smodern

Aurtengo Bizkaiko Nagusien Eguna Sopelan izango da

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Kultura Noiz sortua: Azteazkena, 31 Maiatza 2017 Argitaratua: Azteazkena, 31 Maiatza 2017

nagusiak SopelaAurtengo Bizkaiko Nagusien Eguna Sopelan ospatuko da larunbatean (hilak 3). “Zahartze Aktiboko Programan” sartutako ekintzen artean Nagusiak Elkarteak, parte-hartzea handitzeko eta eskualde desberdinetako adinekoen arteko harremanak eta bizikidetza sustatzeko antolatzen du egun hau.

Aurtengoa, egun honen II. edizioa izango da, (iaz Balmasedan ospatu zen) eta ekintza ugari burutuko dira Sopelan.

Ekintzen egitaraua

10:00etan helduko dira autobusak eta 11:00etan udaletxeko plazan Ohore Aurreskua izango da Sopelako Eguzki Lore taldearen eskutik. Goizean, 14:30 arte, nekazal produktuen erakusketa eta dastatzea... txistulari, trikitilari eta dultzaineroen emanaldiak izango dira... Txu-txu trena… Pailazoak Jauregizar plazan eta izena aurretiaz eman dutenentzat Sopelako kostaldetik bisita gidatua. Bitartean, pilotalekuan, 11:30 -13:30 bitartean, pilota partidak izango dira Sopelako Pilota Eskolaren eskutik: eskuz, pala eta emakumezkoen goma-paleta.

Bakaria 15:00etan izango da Zipiriñe eskolan (Prezioa 15€) eta 17:00etatik aurrera dantzaldia. 20:00etan itxiko da ekitaldia.

Add a comment
0
0
0
s2smodern

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu