Kultura
2. udaberriko jaia Sopelan
Meñakoz Kultur Elkarteak 2. Udaberriko jaia ospatuko du datorren igandean, martxoak 15, Sopelako udaletxeko plaza 12:30etatik aurrera.
12:30ean, adar joleek, txalapartariek eta Sopelako pandero-joleek hasiera emango diote jaiari. Jarraian, 13:00etan taldeko txikienek dantza egingo dute, eta 13:30ean, Eguzkilore dantza taldekoek eta nagusiek erreleboa hartuko dute. Arratsaldean, 17:00etan Saltoka dantza-plaza izango da.
Igandean, euria egingo balu, jardun guztiak Zipiriñeko eskolan egingo direla jakinarazi dute antolatzaileek.
Add a commentSopelako Kurtzio Kultur Etxeak 5 urte beteko ditu
Martxoaren 14an ospatuko da Kurtzio Kultur Etxearen 5. urtea eta horretarako 11 orduko kultur jaia prestatu da mota guztietako jarduerekin, ikuskizunak, tailerrak… eta herriko kultur taldeei aukera emanez haien lanak eta eginkizunak ikusgai izan daitezen.
Egitaraua goizeko 11:00etan hasiko da, Imanol Ituño magoarekin. 11:30ean gazteentzako graffiti tailerra egongo da lorategian, eta 13:00etan Alberto Urretxuren taldeak "Metalen kontzertu txikia" eskainiko du. Bazkaldu baino lehen, Gaztea irratiko irabazleak izan diren Magali Mosok, Leire Radak eta Amaia Sinobasek “dangerous love” dantza egingo dute.
Sopela Kantarik otordua alaituko du eta 17:00etan, Gaztegunean, khromakey efektuarekin jolasteko aukera izango da. 17:00ean Sopelako Irakurle taldeko kidea den Danele Sarriugartek “Nire libururik kuttunena” saioa gidatuko du. 18:30ean Sopelako antzerki taldeak saio ireki bat antolatu du Jon Urraza aktorearen zuzendaritzapean. Herritar guztiek ikusi eta parte hartzeko aukera izango dute saio honetan. 19:30ean Xabi Aburruzagaren kontzertua izango da Aitor Antruejorekin batera eta 20:30ean Tartean Konpainiaren “Pankreas” antzezlan ospetsua Patxo Telleria, Mikel Martinez eta Joseba Apaolaza euskal aktore ezagunekin (sarrera sei euroan).
Egun osoan zehar Zirrimarra pintura taldearen erakusketa egongo da, argazkiak ikusi ahal izango dira, eta Sopelako kultur ekitaldien bideoak proiektatuko dira.
Add a commentOtsailean Sopelako Kurtzio kultur etxea bor-bor
Antzerkia
- Otsailaren 1ean, igandea: Haurrentzako antzerkia“Hiru txerritxoak eta otsoa”. Sarrera 3 euro 18:00etan.
- Otsailaren 27an, ostirala: Fausto, ciudadano ejemplar”. Sarrera 6 euro. 20:00etan
Genero ikuspegiko zinea
- Otsailaren 5ean, osteguna: “La pequeña Venecia”. Sarrera doan. 18:00etan
- Otsailaren 19an, osteguna: Genero ikuspegiko zinea “El viaje de Bettie”. Sarrera doan. 18:00etan.
Abentura zikloa
- Otsailaren 6an, ostirala: “Aire airean, Broad Peak 8047” dokumentala. Sarrera doan, 19:30ean. Parapentez eginiko zenbait hegalaldiez hitz egingo da (Himalaya, Afrika…)
- Otsailaren 7an, larunbata: “La sal de la tierra” dokumentala. Sarrera doan, 20:00etan.
- Otsailaren 8an, igandea: “Kon-Tiki” pelikula. Sarrera doan 10:00etan
Zinegoak
- Otsailaren 26an, osteguna, XII. Bilboko Gaylesbetrans Nazioarteko Zinema eta Arte Eszenikoen jaialdian proiektatutako laburmetraien aukeraketa. Sarrera doan. 19:30ean
Guggenheim museoaren solasaldiak
- Otsailaren 4an, asteazkena: “Salomon Guggenheim fundazioaren sorrera eta bildumak hitzaldia 19:00etan
- Otsailaren 11n, asteazkena: “Bilboko Guggenheim museoaren arkitektura eta bilduma propioa hitzaldia 19:00etan
- Otsailaren 18an, asteazkena: “Tailer plastikoa eta aldi baterako erakusketak”, 19:00etan
- Honez gain Guggenheim museora bisita gidatua egingo da, baina data zehaztu gabe dago.
Musika eta ikuskizunak
- Otsailaren 20an, ostirala, Alice Francis (Alemania). Jazz, charleston eta swing doinuak, hip-hop eta musika elektronikoarekin fusionatu. Sarrera 6 euro. 20:00etan
- Otsailaren 28an, igandea: Itxasoaren emazteak” dantza, musika eta teatroa batzen duen ikuskizuna. Sarrera, 3 euro 12 urte arte eta 5 euro nagusientzat. Adi: ikuskizun hau Urkoko kiroldegian izango da. 19:30ean.
"Itsasoaren emazteak" ikuskizuna Sopelan
Larunbatean, otsailak 28, 19:30ean Urko kiroldegian Itsasoaren ikuskizuna izango da. Ikuskizun honek, Euskal Herriko kostaldeko arrantzaleen emazteen bizipenak kontatzen ditu hirurogei dantzari, lau musikari eta bi aktorerekin.
Add a commentB. Atxaga Sopelan eta irakurleon taldea
Bernardo Atxaga
Gaur, hilak 15, Bernardo Atxaga euskal idazle ezaguna Kurtzio Kultur Etxean izango da 19:00etan "Nevadako egunak” liburuaz hitz egiteko. Hitzaldi hau abenduan izateko zen, baina Bernardoren beste konpromiso bat zela eta, bertan behera geratu zen.
Berbaldi hau Sopelako Udalak antolatutako “Sopelan Literaturaz soalsean” jardunaldi barruan kokatzen da, eta Atxaga baino lehen Danele Sarriugartek eta Iban Zalduak hartu dute parte.
Sopelako Irakurleon Kluba
Jardunaldi hauek ondorio ederra izan dute: “Sopelako Irakurleon taldea” antolatu da Danele Sarriugarte idazlearen laguntzarekin. Aurkezpena gaur izango da, hilak 15, 18:00etan, Bernardoren saioaren aurretik, eta hurrengo hilabeteetan hainbat idazleren lanak izango dituzte hizpide: Alaine Agirre, Arantxa Urretabizkaia, Unai Elorriaga, Jose Luis Otamendi, eta abar. Bilerak hilean behin izango dira, 19:00etatik 20:30ak arte, eta saio bakoitzean liburu bati buruz hitz egingo da.
Add a comment