Kultura

Olentzeroa eta Mari Domingi Sopelara heldu ziren

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Kultura Noiz sortua: Osteguna, 24 Abendua 2009 Argitaratua: Osteguna, 24 Abendua 2009
olentzero

Espero bezala heldu ziren. Gurdiz eta konpainia onarekin. Udaletxeko Plazan Gabon enborrari sua eman zioten eta aurreko urtean gordetako egur zatiak erre zituzten Sopeloztarrok. Kimu berriak hartu zituzten eta hurrengo urtea arte gordeko dute usadio zahar honi segida emateko.

Umeak zoriontsuenak izan ziren. Bikote magikoarengana hurbildu ziren eta belarrira esan zieten barruan aspaldin gordeta zeukatena.

Etxe guztietan oparietaz gain, desioak ere dantzan ibili dira. Osasuna, urrun daudenak, preso daudenak. Olentzeroari eskatzeaz gain guztion ekimena martxan ipini beharko dugu egia bihurtzeko. Bitartean Olentzeroaren eta Mari Domingiren magiarekin geratuko gara. Ez da gutxi, ez da nahiko.

Add a comment
0
0
0
s2smodern
powered by social2s

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu