Kultura

Sopela eta Larrabasterrako jaiak. Jai batzordea

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Kultura Noiz sortua: Asteartea, 16 Otsaila 2016 Argitaratua: Asteartea, 16 Otsaila 2016

jai batzordea 2016

 

 

Otsailak 17, Kurtzion, 19:00etan

Azken urteetan bezalaxe, herriko hainbat talde eta herritar hasiko dira Sopelako eta Larrabasterrako jaiak prestatzen eta horretarako hitzordua ipini dute biharko: otsailak 17, 19:00etan Kurtzio Kultur Etxean.

Jai herrikoi, parte hartzaile, parekide, euskaltzale, denon gustuko eta neurrikoak gauzatzea da Jai Batzordearen helburua , eta horretarako deia egiten zaie herriko elkarte, kirol talde, koadrila, familia, lagunei… denon laguntza ezinbestekoa baita.

Add a comment
0
0
0
s2smodern
powered by social2s

Santa Ageda Sopelan

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Kultura Noiz sortua: Azteazkena, 03 Otsaila 2016 Argitaratua: Azteazkena, 03 Otsaila 2016

santa ageda

 

Santa Ageda dela eta ondorengo lotura jartzen du eskura Sopela.net-ek: Santa Ageda koplak Sopela - Urduliz inguruan.

1981. urtean Ion Iñaki Zunzunegik eta Agurtzane Iturregik, Adolfo Arejitaren laguntzarekin, bertoko koplak batu zituzten Santa Ageda koplak Sopela - Urduliz inguruan idazlanean.

Add a comment
0
0
0
s2smodern

Urbiatik Uribe Kostara: "Akabuko Martxea"

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Kultura Noiz sortua: Ostirala, 09 Urria 2015 Argitaratua: Ostirala, 09 Urria 2015

artaldeaAtzo (irailak 8) Zegamatik abiatu zen 250 buruko artaldea datorren astelehenean, hilak 12, Getxora heltzeko. Garai batean egiten zen bidea errepikatuz, negua heltzean eta Urbiako larra altu eta hotzetatik aldenduz, hainbat artzainek ekartzen zuten artaldea Uribe Kostako landa epelagoetaraino, hain zuzen ere, azken aldian Mikel Etxezarreta artzainak egin zuen 1982an.

Oraingo honetan Mikel Etxezarretak berregingo du bidea bost egunetan: lehenengo egunean Urbiatik Otxandiora arteko bidea egingo dute, bigarrenean Artauneraino (Dima) helduko dira, hirugarrenean Larrabetzura, laugarrenean Barrikara eta bosgarrenean Getxora.

Bide hau berregitean dokumental bat grabatuko da "Akabuko Martxea"  Fredi Paiaren eta Aitor Gisasolaren eskutik. Ibilbidean andoni Egañak ere hartuko du parte.

Gure eskualdetik, Sopelatik:

Igande gaua, hilak 11, Barrikan, Kurtziomendin, pasatuko du artaldeak eta hurrengo goizeko 7tan abiatuko da Getxorantz kostako bidea jarraituz, itsas labarren gainetik. Horrela, 10:00etan Barinatxe gaineko bunkerra parean ibiliko da, 11:00etan Dilizko Koartel militar zaharrean, eta 14:00etan Telletxen

Add a comment
0
0
0
s2smodern

Sopelako aratuste herritarrak

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Kultura Noiz sortua: Astelehena, 01 Otsaila 2016 Argitaratua: Astelehena, 01 Otsaila 2016

aratusteak 2016

 

 

Sopelako hainbat taldek inauteri herritarrak bultzatuko dituzte, horrela, Sopelako Pandero-joleek irteera izango dute 5ean, ostiralean, pilotalekutik abiaturik arrastiko 19:00etan. Mozorrotuta joatea eskatzen da.

Honez gain, Sopelako koadrilek aratusteen egun handia ospatuko dute otsailaren 6an, larunbatean. Hitzordua 14:30ean izango da Ander Deuna Ikastolan bazkari legea eginez 8 eurotan (tiketak Laiak tabernan daude salgai).

17:00etan, bazkaldu ondoren, DESFILEA: koadrilek haien mozorroaren aurkezpena egin eta puntuazioa jasoko dute. Puntuazioan pisu gehien izango duena mozorroa izango da, ez desfilea bera. Abestia bidaltzeko (Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.) otsailaren 5a baino lehen egin behar da. Aurtengo mozorroen gaia, MUSIKA da eta mozorro originalena daraman koadrilak MAKILA jasoko du!.

Bukatzeko 20.00etaik aurrera poteo musikatua herriko tabernetatik.

Add a comment
0
0
0
s2smodern

Inkestas Rock Festibala berriro Sopelan

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Kultura Noiz sortua: Azteazkena, 30 Iraila 2015 Argitaratua: Azteazkena, 30 Iraila 2015

inkestas 2015Urriaren 2 eta 3an ospatuko da Sopela Inkesta Rock Festibala, eta 17 taldek hartuko dute. Sopelako udaletxeko plazan hainbat musika estilo entzuteko aukera izango da: rock, metal, punk...

Jaialdi honek orain dela urteak jaio zen inguruko talde berriak ezagutarazteko, eta hona hemen ordutegia eta taldeak:

Urriaren 2an, ostirala

*18:05-18:45 Ilbet
*18:50-19:30 Black Sisters
*19:45-20:25 Ian Mason
*20:40:21:20 Bragasonics
*21:34-22:15 Jaundone
*22:30-23:10 Despeñaperros
*23:25-00:05 Dingos & Flamingos
*00:20-01:00 Cäctus

Urriaren 3an, larunbata

*17:10-17:50 Karla Imbert
*18:05-18:45 Malamuerte
*18:50-19:30 Deceiver
*19:45-20:25 Late To Scream
*20:40:21:20 Molikote
*21:34-22:15 Space Octopus
*22:30-23:10 Knives
*23:25-00:05 The Flying Scarecrow
*00:20-01:00 Kartzarot

 

Bukatzeko 01:30ean Laiak Tabernan: Kaos Sessions by La Hora del Kaos.

Add a comment
0
0
0
s2smodern

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu