Gaur Berri Txarrak taldeak "Zertarako amestu" dokumentala aurkeztuko du Sopelako kultur etxean

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Kultura Noiz sortua: Osteguna, 06 Maiatza 2010 Argitaratua: Osteguna, 06 Maiatza 2010

{youtube}0SCb6hd5vLc{/youtube}

Azken hiru urtetan Berri Txarrak talde lekunberritarrak egin duen nazioarteko gira - 200 kontzertu, 15 herrialde - da 'Zertarako Amestu' dokumentalaren ardatza, eta euskal musikan aintzindaria izan den abentura hori gaur, arratsaldeko 19:00etan, ikusgai izango da Kurtzio Kultur Etxean. "Zertarako amestu" taldearen kantu baten izena izateaz gain, dokumental berriaren izena ere bada. Berri Txarrak taldeak azken bi urteetan egindako lana jaso du eta ez da zuzeneko abestiez osatutako lan bat soilik.

Filmak irauten dituen 68 minututan zehar denetarik ikus daiteke: hirukoaren grabaketa saioak, Kansasen egindako nahasketak, kontzertu masiboak zein momentu gogorrak, rockaren inguruko hausnarketak, birako bitxikeriak, Mexikon edo Japonian egindako irrati-elkarrizketak, Zürichen Maiatzaren Lehenean bizitako liskarrak… eta baita “Jaio.Musika.Hil”-ekin zerikusi zuzena izan dutenen testigantzak, hala nola: Karlos Osinaga eta Ed Rose ekoizleak, Rise Againsteko abeslari Tim McIlrath, Marino Goñi Gor disketxekoa, Ryan Pope The Get Up Kids ohia eta Black Lodge Studios-eko arduraduna...

Bisitak: 6394

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu