Kultura

Plaza Beltza kulturgunearen azaroko egitaraua

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Kultura Noiz sortua: Astelehena, 05 Azaroa 2018 Argitaratua: Astelehena, 05 Azaroa 2018

Plaza Beltza azaroa

 

 

 

Plaza Beltza kulturguneak argitaratu du azaroko egitaraua

 

Plaza Beltza Kulturguneak Loiola Ander Deuna kaleko 40. atarian du lokala.

Add a comment
0
0
0
s2smodern
powered by social2s

Sopela Kosta fest 2018

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Kultura Noiz sortua: Ostirala, 21 Iraila 2018 Argitaratua: Ostirala, 21 Iraila 2018

Sopela Kosta Fest

Gaur arratsaldean, hilak 21, hasiko da bosgarren Sopela Kosta Fest jaialdia eta domekara arte iraungo du.

2014an EHBilduko alkatetzak abian jarri zuen jaialdi honek hiru egunotan gustu askotariko jendearentzako ekintzez beteko du gure herria eta aurreko urteetan bezalaxe, giro ezin hobea espero da.

Hemen duzuen Sopela Kosta Fest 2018 web orrian informazio guztia aurkituko duzue.

Add a comment
0
0
0
s2smodern

Euskal Jaia Sopelan.

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Kultura Noiz sortua: Asteartea, 04 Iraila 2018 Argitaratua: Asteartea, 04 Iraila 2018

euskal jaiaAsteburu honetan, hilak 8 eta 9, Euskal Jaia izango da Sopelan. Udalaren web orriaren arabera, jai honek bere jatorria 1924. urtean du turisten egonaldia luzatzeko asmoz eta horregatik iraileko bigarren asteburuan ospatzen da.

Euskal Jaian gastronomia, musika, dantzak, euskal kirola… elkartuko dira eta herriko hainbat eragilek, ohikoa den moduan, hartuko dute parte: Barinatxe txistu taldea, Sopela Kantari eta Sopelako pandero-joleak, Eguzkilore eta Meñakoz dantza taldeak… (Argazkian Eguzkilore dantza taldeko umetxuak Sopelako jaietan)

Egitaraua.

Larunbatean, hilak 8, udaletxeko plazan 10:00etatik aurrera Nekazal azoka izango da eta goizean zehar Sopelako Barinatxe txistu taldeak eta Sopela Kantarik herriko kaleak alaituko dituzte. 11:30ean Pala Txapelketako Finalak izango dira pilotalekuan (sarrera: doan) eta 13:30 gazta, barazki, lora eta fruta txapelketen sari banaketa.

Arratsaldean, 20:00etan, antzerkia, musika eta dantza biltzen dituen "Sagartu" ikuskizuna plazaratuko da Udaletxeko berdegunean HIKA konpainiaren eskutik. (euria izatekotan Zipiriñen)

Igandean, hilak 9,  udaletxeko plazan 10:00etatik aurrera Sukalki Txapelka, sariak eguerdian emango direlarik. 11:30ean Herri kirolak: Bizkaiko Aizkolari Txapelketa Bikoteka Udaletxeko berdegunean. Goizean zehar Sopelako Pandero-joleek  kalez kale ibiliko dira eta 12:30ean Euskal dantzen emanaldia ikusteko aukera egongo da Eguzkilore eta Meñakoz dantza taldeekin. 

Arratsaldez, 18:00 Umeentzako Disko festa Udaletxeko plazan (euria izatekotan Zipiriñen)

 

Add a comment
0
0
0
s2smodern

 Metroak, 125 urte atzera egingo du

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Kultura Noiz sortua: Asteartea, 11 Iraila 2018 Argitaratua: Asteartea, 11 Iraila 2018

125 urte atzeraAreeta-Plentzia tren-linea inaguratu zeneko 125. urteurrena

Areeta-Plentzia tren-linea inaguratu zeneko 125. urteurrena ospatzen da aurten; hori dela-eta, irailaren 16an, igande honetan, garai hartako Aurrera lurrunezko lokomotorak bagoi batzuekin bidaia berregingo du, egungo metroaren trenbidea baliatuz.

Larrabasterratik irtengo da 

Gaur egungo metroaren azpiegitura dela eta, ezinezkoa da bidaia bere osotasunean egitea eta trena, Areetatik abiatu beharrean, Larrabasterrako geltokitik irtengo da Plentziaraino 12:15ean.

Urteurren honen ospakizuna Plentziako udalak antolatu eta bultzatu du, Metro Bilbao eta Burdinbidearen Euskal Museoaren Fundazioarekin batera.

Aragazkia Sopela en imagenes blogetik hartu da.

 

 

Add a comment
0
0
0
s2smodern

V. udaberri jaia

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Kultura Noiz sortua: Azteazkena, 02 Maiatza 2018 Argitaratua: Azteazkena, 02 Maiatza 2018

udaberriko jaia

 


Meñakoz Kultur Elkarteak V. udaberri jaia ospatuko du igande honetan, hilak 6. Meñakozen helburua euskal kultura sustatzea da eta Sopelan dago erroturik.

V. udaberriko jai honi hasiera emango zaio 12:30ean taldeko Pandero jole eta trikitilarien eskutik eta 13:00etan Meñakoz dantza taldeko ume txiki eta Eguzkilore taldeko dantzarien ikuskizuna izango da. 13:30ean, aldiz, nagusiek egingo dute dantza. Taldeko argazkia egin ondoren, Sopela Kantarirekin kalejira izango 15:00 arte.

Arratsaldean, 18:00etatik aurrera, dantza plazan Dangiliske taldearekin parte hartu nahi duten guztientzat.

Add a comment
0
0
0
s2smodern

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu