Kirolak

Peña Txuri Surf elkarteak hasiera emango dio Euskal Herriko lehenengo surf ligari

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Kirolak Noiz sortua: Igandea, 16 Urria 2011 Argitaratua: Igandea, 16 Urria 2011

peña txuriSopelako Peña Txuri surf elkarteak hasiera emango dio Euskal Herriko lehen surf ligari. Ukaberri.net agerkari digitalak argitarutu duen berriaren arabera lehenengo aldiz Euskal Herriko kostalde osoko surf taldeek parte hartuko dute.

Etzi, igandearekin, lehenengo aldiz Euskal Herri osoko surflariak bilduko dituen Surf Liga abiatuko da Euskal Herria Kirolak erakundearen eskutik. Bertan euskal kostalde osoko surflariz osatutako taldeak lehiatuko dira Kantauri Liga bereganatzeko asmoarekin. Txapelketak eredu berritzailea izango du, txapelduna egun bakarreko txapelketa batean erabaki beharrean jardunaldi ezberdinak izango dituen liga izango baita. Aipatzekoa da ere, taldekako lehia izango dela. Sei taldek osatuko dute Kantauri Liga: Sopelako Peña Txuri, Bakio, Getaria (Lonjan), Zarautz (Baga), Donibane Lohitzune eta Angelu. Hegoaldeko lau talde eta Iparraldeko bi talde, beraz.

Ligak talde irabazle bakarra izango du, baina aurrez Ipar Euskal Herriko zein Hego Euskal Herriko irabazleak zeintzuk diren ikusi beharko da. Hegoaldeko taldeek beren artean lehiatu beharko dute, eta horrela erabakiko da Hegoaldeko irabazlea nor den. Bestalde, Iparraldeko bi taldeek ere elkarren artean lehiatu beharko dute irabazlea nor den erabakitzeko, eta azkenik, final handia egingo dute Hegoaldeko zein Iparraldeko irabazleen artean. Beraz finalean, zein taldek irabaziko duen bakarrik ez, aurtengo irabazlea "Iparraldea" ala "Hegoaldea" den ere erabakiko da.

Ligako txapelketak beti igandeetan izango dira, goizeko hamarretan, eta talde bakoitzak "etxean" nahiz aurkariarenean lehiatu beharko du. Horrela, igandean hiru lekutan izango dira lehen txapelketak.

• Getarian: Peña Txuri vs Lonjan (Getaria).

• Zarautzen: Bakio vs Baga (Zarautz).

• Lafitenian: Donibane Lohitzune vs Angelu.

Final handia, azaroaren 20an izango da Zarautzen eta amaiera ekitaldi baten ostean surflari guztiak batuko dituen afari eder bat egingo dute. 

Argazkia: ukaberri.net

Add a comment
0
0
0
s2smodern
powered by social2s

Longboard Skate Txapelketa Sopelan

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Kirolak Noiz sortua: Osteguna, 22 Iraila 2011 Argitaratua: Osteguna, 22 Iraila 2011

skateLarunbata honetan, irailak 24, Sopelako bidegorria Longboard skateko jaitsiera zirkuitu bilakatuko da. Parte-hartzaileak binaka abiatuko dira goizeko 11:00etatik aurrera binaka, eta txanda bakoitzean bat sailkatuko da hurrengo itzulirako finalera heldu arte. Skate modalitate honetan, jaitsierak egiten dira ahalik eta arinen, ohiko goitibeheren modura.

Arratsaldeko 16:00etan berriz, skateko modalitate desberdinak probatzeko modua izango da. (Argazkia UKberri - Vegamilsen)

 

 

Add a comment
0
0
0
s2smodern

Sopelako lasterketa nudista

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Kirolak Noiz sortua: Osteguna, 30 Ekaina 2011 Argitaratua: Osteguna, 30 Ekaina 2011

 

Larunbata honetan, uztailak 2, Euskal Naturista Elkarteak (ENE) antolatuta, Patxi Ros Saria, Sopelako Lasterketa Nudistaren 11. edizioa egingo da, eguerdiko 12:00etan.

Informazio osoa: ordutegia, sariak, kategoriak e.a. ezgutzeko Euskal Naturista Elkartearen web orrian

 

 

 

Add a comment
0
0
0
s2smodern

Ugeragako neskak futbolean aritzeko lagunak bilatzen ari dira

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Kirolak Noiz sortua: Osteguna, 14 Uztaila 2011 Argitaratua: Osteguna, 14 Uztaila 2011

Ugeraga neskakUgeraga Futbol Taldeko neskak lagunak bilatzen ari dira datorren denboraldiari aurre egiteko. Herrian zehar ipini dituzten afitxetan 16 urtetik gorako neskak animatzen dituzte haiekin harremanetan jartzeko eta Ugeraga Futbol Taldea indartzeko. Kontaktua errazteko telefono hau iragarri dute: 625704498 (Ale).

Ugeragako neskek duela bi denboraldi kategoriaz igo ziren eta amaitu berria den denboraldi honetan nahiz eta ilusioz eta kemena handiarekin jolastu duten azken postuan geratu dira. Baina, emaitzak txarrak izan badira ere ez dute aurrera jarraitzeko ilusioa galdu. Hori dela eta, taldea berriztatzeko eta indartzeko deialdi publikoa egitea erabaki dute. Ia herriko neskak animatzen diren eta datorren denboraldiarako emakumeek futbolean ere merezi duten tokia eta duintasuna lortzen duten. Hona hemen 2008-2009 denboraldiko Ugeraga Futbol Taldea osatu zuten nesken argazkia.

Add a comment
0
0
0
s2smodern

5. ESKUPILOTA TXAPELKETA

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Kirolak Noiz sortua: Igandea, 26 Ekaina 2011 Argitaratua: Igandea, 26 Ekaina 2011

Dagoeneko azkenengo partiduetan sartu dira 5. Eskupilota Txapelketako bikoteak. Atzo laurdenak jolastu ziren eta irabazitako bikoteek asteartean 19:00etan finalerako pasea lehiatuko dute. Finala Ostegunean izango da gaueko 21:00etan Sopelako frontoi Handian

 

Add a comment
0
0
0
s2smodern

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu