Adierazpen askatasunaren aldeko kontzentra Sopelan

Kategoria gurasoa: ROOT Kategoria: Sopela Noiz sortua: Astelehena, 26 Azaroa 2018 Argitaratua: Astelehena, 26 Azaroa 2018

Pasa den maiatzaren bostean, Sopelako hondartzan mural politikoen topaketak egin ziren. Artea eta aldarrikapena uztartuz, horrelako topaketa gehiago egin izan dira herrian, baina aurtengoan ertzaintza bertaratu, topaketa eten, eta bederatzi lagun identifikatu zituen.

Identifikatuoi mozal legea ezarri zieten gero, isunak jarriz. Udalak muralok berehala ezabatu zituen gero. Horren ostean, identifikatuek epaitegira aurkezteko zitazioa jaso dute, eta urtarrilaren 15ean epaiketa izango dute.

Mural topaketako parte-hartzaileek udalaren jarrera salatu dute hasieratik, haien aurka zentsura politikoa erabili dutela argudiatuz. Izan ere, horma berean beste hainbat margoketa zeuden, eta han jarraitzen dute. Are gehiago, gertakarion ostean leku berean pintadak agertu ziren zentsura salatuz, eta horiek ere ezabatu dira.

Udalaren jarrera zentsuratzailea salatzeko eta adierazpen askatasuna defendatzeko, mozioa aurkeztuko da azaroko osoko udalbatzan. Udalbatza datorren martitzenean, azaroaren 27a, izango da, 19:30etan. Hori baino lehen, 19:00etan, elkarretaratzea deitu dute adierazpen askatasuna defendatzeko.

Beste identifikatu bat

Irailaren 29an, zentsuraren aurkako eguna antolatu zen, eta, bestelako ekintzen artean, muralak egin ziren berriro leku berean. Egun hartan, udaltzainek beste gazte bat identifikatu zuten hondartzatik igotzen ari zela, muralekin zerikusia zuelakoan. Kasu honetan ere udalaren jarrera berdina izan da, eta pertsona honek ere isuna eta epaitegirako zitazioa jaso ditu. Mural guztien erantzule izatea leporatzen diote. Nahiz eta gertakariak beraduagokoak izan, epaiketa lehenago edukiko du, abenduaren bostea

Bisitak: 114
0
0
0
s2smodern

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu