Hauteskundeak Sopelan… lehen irakurketa

Kategoria gurasoa: ROOT Kategoria: Sopela Noiz sortua: Astelehena, 26 Iraila 2016 Argitaratua: Astelehena, 26 Iraila 2016

hautetsontziaPNV: 2851 boto
EHBildu: 1693
Elkarrekin Podemos: 1093
PSE: 491
PP: 300

Beste 9 kandidatura aurkeztu dira, eta guztien artean 296 boto batu dituzte:
Ciudadanos: 103
Parrtido Humanista 1
Partido Comunista de los Pueblos de España 8
PACMA: 69
Partido Familia y vida 10
Escaños en Blanco 9
Ongi Etorri 6
Ganemos Si se Puede 38
Recortes cero 18


Irailaren 25eko hauteskundeen emaitzak argiak dira oso, eta Sopelako emaitzek bat egiten dute Autonomi Erkidegoan eman diren emaitza orokorrekin.

PNV
Sopelan PNVk gehiengo argia du, eta oso emaitza onak lortu ditu. Argi dago PNVk hauteskunde autonomikoetan lortzen dituela emaitzarik onenak gure herrian eta oraingoan ia ia “kalkatu” ditu 2012ko hauteskunde autonomikoetan lortu zituen emaitzak: 2012an 2816 boto eta orain 2851. Zenbakien zurrunbiloan gehiegi sartu gabe, orain dela 3 hilabete eskas izandako Espainiako hauteskundeetan 2227 izan zituen. Nabaria da, beraz, PNVk oinarri sendoa duela herrian, baina hauteskundeen arabera gorabeherak dituela eta autonomikoetan bereganatzen duela nolabaiteko “boto baliagarri” kopuru esanguratsu bat beste alderdietatik datorrena.

EHBildu
EHBilduk emaitza onak lortu ditu. Zalantzarik gabe Sopelan PODEMOSek sekulako boto galera eragin zuen EHBildun Espainiako mailako hauteskundeetan, eta hori neurtzeko zenbakiak ikustea besterik ez dago: oraingo hauteskundeetan 1693  lortu ditu EHBilduk eta orain dela 3 hilabetekoetan 1100. Ekainaren 26tik irailaren 25era 593 boto gehiago, %50 baino gehiagoko igoera izan du EHBilduk !!!. Dena dela emaitza hauek urrun daude 2012an EHBilduk lortu zituenetatik, 2063 boto. EHBildun ere hauteskundeen esparrua sekulako eragina du.

Elkarrekin Podemos
Boto kopurua, berez, ona da baina PODEMOS-ek lortu dituen emaitza txarrak dira zituen aurreikuspenak askoz askoz altuagoak zirelako. Duela hiru hilabete 2402 boto lortu zituen, orain 1093… 1309 boto galdu ditu!!! Batzuk EHBildura “bueltatu – joan” dira, baina beste asko eta asko etxean geratu dira Podemosek ez duelako sortzen orain dela oso gutxi sortzen zuen itxaropena. Sopelan, esate baterako, 2 zerrenda aurkeztu ziren udal hauteskundeetan “Podemos” logoa baliatuz eta 3 zinegotzi lortu zituzten, 2 DB-TU taldean eta 1 Orain Sopelan. Hurrengo plenoan gauzatuko da 3 zinegotzi hauek hiru udal taldeetan egotea: 1 DB-TU, 1 Orain Sopela eta 1 Ez adskritoa. 

PSE eta PP
Oso emaitza txarrak lortu dituzte. PSEk aldats behera pikuan doa: 2012ko hauteskunde autonomikoetan 807 boto, orain dela hiru hilabete 571 eta atzo 421. PPren jaitsiera ez da hain nabaria, baina jaitsiera du: 2012an 411 boto, ekainaren 26ko Espainiako hauteskundeetan “berpizte” txikia izan zuen, 460 boto eta orain 300. Argi dago alderdi bi hauek ordezkaritza txikia dutela Sopelan; udalean, esate baterako, PP ez dago eta PSEk zinegotzi bakarra du.

UmekeriakAnekdotak
Hauteskunde eguna lasaitasun osoan bizi zen Sopelan, eta anekdota “ulertezin” bakarra PNVk egin zuen. Kalean, Batzokiaren aurrean, baina mahai elektoral baten sarreratik 50 metro eskasetara "opari postutxo" bat ipini zuen botoak eta karameloak “oparitzeko”. Sinesgaitza da PNV bezalako partidu batek ez jakitea hauteskunde egunean hori “ezin dela egin”

Sopelako emaitzak ikusteko mahaiz mahai saktu Sopelan hauteskunde autnomikoak 2016

Bisitak: 1727
0
0
0
s2smodern

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu