Gaur hasiko da Sopela Kosta Fest

Kategoria gurasoa: ROOT Kategoria: Sopela Noiz sortua: Azteazkena, 21 Iraila 2016 Argitaratua: Azteazkena, 21 Iraila 2016

Gaur arratsaldean hasiko da hirugarren Sopela Kosta Fest jaialdia eta domekara arte iraungo du. Lau egunotan adin eta gustu askotariko jendearentzako ekintzaz beteta egongo da gure herria.

Jaialdia gaur arratsaldeko seiretan hasiko da udaletxeko hallean, garagardo artisauari buruzko erakusketa eta mahai-inguruarekin. Honen ostean surfari buruzko pelikula eta dokumentalak proiektatuko dituzte udaletxeko plazako karpan.

Hurrengo egunak ekintzaz beteta egongo dira: surfaren inguruko hainbat (txapelketak, erakusketak, ikastaroak, bigarren eskuko material azoka, surf egokitua eta abar), kontzertuak udaletxeko plazan (Esne Beltza eta La Pulquería dira jaialdiko buru), parapente hegaldiak, itsaslabarretatik eta Burdinazko Gerrikotik ibilbide gidatuak, garagardo azoka, Tai-Txi, yoga eta dantza ikastaroak, kutsadura eta ingurugiroari buruzko hitzaldiak, sorospen tailerrak eta askoz gehiago. Jaialdiaren webgunean informazio gehiago dago jaialdi osoari buruz hemen.

Bisitak: 1910

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu