Gazteria

Sopelatik Aralarrera

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Gazteria Noiz sortua: Asteartea, 24 Urtarrila 2012 Argitaratua: Asteartea, 24 Urtarrila 2012

       

Baltzolako Errialtabaso mendia eta Baltzolako koba ezagutu ondoren, Altubeko basoetatik Gorbeiako gurutzera helduz eta Altsasuko Gazte Asanbladarekin batera Beriain gailurra igo eta gero, Sopelako Sekeko Mendi Taldeak, bere IV.txangoa egingo du asteburu honetan. Oraingoan Aralarreko Mendilerroa ezagutzera joango dira. 28an larunbata, eguerdi aldera irten eta hurrengo egunean itzuliko dira. Joan nahi izanez gero, mezu bat bidali beharko da Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. era, astean zehar bidaiaren zehaztapen guztiak jaso ahal izateko. Aitzaki paregabea boten hautsa kentzeko, kirola egiteko eta bide batez, zure herriko jendearekin harremanak sendotu edota elkar ezagutzeko. (Argazkian Beriaineko gailurrean).

 

Add a comment
0
0
0
s2smodern
powered by social2s

Urtarrileko egitaraua

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Gazteria Noiz sortua: Asteartea, 10 Urtarrila 2012 Argitaratua: Asteartea, 10 Urtarrila 2012

Gazte Asanblada Sopeloztarreko gazteek, urtarrilerako prestatutako egitaraua ezagutzera eman dute.

Urtarrilak 15ean, Domeka beroen hanburgesekin batera, Jonu kantautorearen abestiak zuzenean entzuteko aukera egongo da.

Urtarrilak 19an, ostegunero emango diren sabel dantza eta malabar ikastaroak martxan jarriko dira.

Urtarrilak 20an, Ostirala, Eta Karmele?? antzezlana ikusgai egongo da. 

Hilabeteari bukaera emateko, Urtarrilak 28 eta 29an, Aralarreko mendilerroa ezagutzera joango dira.

Ikastaro berrietan edota mendi irteeran apuntatzeko mezu bat bidali beharko da Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. era, zertan parte hartu nahi den zehaztuz.

Urtarrilerako egitarauaz gain, martxan dauden ikastaroaz informazio gehiago jasotzeko, haien blogean ikusgai dago.

Bide batez, Gazte Asanblada Sopeloztarrak, antolatutako dinamiketan parte hartzeko gonbidapena luzatzeaz gain, Sopelako gazteen ekarpen eta iradokizun anitz eta desberdinak jasotzeko asmoz, Gaztetxearen proiektuan murgiltzeko gonbidapena luzatzen du, asteazkenero, arratsaldeko 20:00etan, egiten diren asanbladetan.

Add a comment
0
0
0
s2smodern

Mural politikoen topaketa Larrabasterran

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Gazteria Noiz sortua: Azteazkena, 23 Azaroa 2011 Argitaratua: Azteazkena, 23 Azaroa 2011

muralaHurrengo Azaroaren 26an Larrabasterran  2. mural politikoen topaketa burutuko da Plaza Beltzak eta Sopelako Gazte Asanbladak antolaturik.

Ekimen honen helburua, herri mugimenduen aldarrikapen eta borrokak ikusgarri egitea da, eta bide batez, eguneroko bizitzan hain ohikoak diren horma gris ilun horiek kolorez zipriztintzea.

Aurreko urtean bezala, elkarte eta kolektiboek izango dute muralak egiteko aukera, bakoitzak bere gaia jorratuz. Brotxaz egindako betiko muralak, grafitia, plantillak, kolasa... edozer gauzak balio du kalea gure mezuekin apaintzeko.

Honen ostean, poteo bat herritik eta afaria gozoa egongo da Sekeko gaztetxean bertoko elikagai agroekologikoekin.

HONA HEMEN EGITARAUA:
-16.00etan mural margoketa.
-19.00etan poteoa herritik.
-21.30tan afaria Sekeko gaztetxean.
Ostean, ska dantzaldia Maiakovsky DJarekin.

Anima zaitezte

Add a comment
0
0
0
s2smodern

Reggae jaia

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Gazteria Noiz sortua: Larunbata, 10 Abendua 2011 Argitaratua: Larunbata, 10 Abendua 2011

                                        

Gaur, Abenduak 10, Larunbata, arratsaldeko 18:00etatik aurrera, Sekeko Gaztetxean, Uribeko Sustrai Beltza musika elkarteak eta Gazte Asanblada Sopeloztarrak, Reggae Jaia antolatu dute.

"Historia del reggae" dokumentalarekin hasiera emango diote arratsaldeari eta ondoren, Watts Atack, King Burning eta Sistahs In Roots taldeen eskutik, reggae musika entzuteko aukera egongo da.  

Add a comment
0
0
0
s2smodern

Tailerrak Sopelako Sekeko gaztetxean

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Gazteria Noiz sortua: Ostirala, 18 Azaroa 2011 Argitaratua: Ostirala, 18 Azaroa 2011

                      

Izena emateko Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera zure izen-abizenak eta telefonoa bidali behar dituzu. Animatu zaitez!!

Add a comment
0
0
0
s2smodern

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu