Gazteria

Entsegu lokalaren irekiera Sekeko gaztetxean

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Gazteria Noiz sortua: Igandea, 11 Martxoa 2012 Argitaratua: Igandea, 11 Martxoa 2012

entseguSekeko Gaztetxeak entsegu lokala sortu berri du herriko musika taldeek erabil dezaten. Musika talde berri bat sortzea eta aurrera ateratzea oso zaila da hainbat traba dagoelako bidean, eta horri aurre egiteko Sopelako Gazte asanbladak alokairu gabeko entsegu lokal bat irekitzea erabaki du.

Hilabete batzuk lanean egon ondoren, lokala martxoaren 16an zabalduko dute, alegia, datorren ostirala eta argazki erakusketa eta pintxoez gain,  Chalwa Band reggae musika taldearen eta Dementzia punk rock taldearen kontzertuak entzungai izango dira.

Datorren hilabetean batzar bat egingo da lokala erabili nahi duten taldeekin, guztien artean koordinaketa eta erabilera arauak finkatzeko asmoz. Interesatu guztiek Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. bidez jar daitezke harremanetan.

Add a comment
0
0
0
s2smodern
powered by social2s

Martxoa Gaztetxean

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Gazteria Noiz sortua: Igandea, 04 Martxoa 2012 Argitaratua: Igandea, 04 Martxoa 2012

egitasmoaSopelako Sekeko gaztetxeko kideek helarazi digute martxoan burutuko dituzten jardueren egutegia. Hona hemen:

 

Martxoak 3: Etxegorri taldearen eskutik Etxebizitza tailerra: hirigintza eta generoa eta Sopelako puntu beltzen mapa sortu.

 

 

Martxoak 10: Sekeko gaztetxea atontzeko asmoz, auzolanak goiz osoan zehar.


Martxoak 16: 19.00etan Sekeko gaztetxeko entsegu lokalaren irekiera, Chalwa Band eta Dementziaren kontzertuekin. Era berean argazki erakusketa, pintxoak egongo dira.


Martxoak 31: Sekeko gaztetxearen II.urteurrena. Herri bazkaria, kontzertuak, ekitaldia, umeentzako txokoa, antzerkia, sorpresak...

 

Honez gain… hileko 2. eta 4. astearteetan “sukaldaritza barazkijalea” 19:00etatik 21:00etara. Azteazkenearo “txalaparta” 18:00etatik 19:30era. Ostegunero “sabel dantza” 18:30tik19:30era eta “malabareak” 19:30tik 21:00era eta igandero “domeka beroak”: hanburgesak, musika ona eta giro atsegina, 18.00etatik aurrera. Informazio gehiago: Sopelako gazte asanblada

Add a comment
0
0
0
s2smodern

Inauteriak

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Gazteria Noiz sortua: Azteazkena, 15 Otsaila 2012 Argitaratua: Azteazkena, 15 Otsaila 2012

        

Urtero bezala inauteriak ospatuko dute Gazte Asanblada Sopeloztarrako gazteek. Aurten ere herri bazkaria eta mozorro desfilea antolatu dute Urkoko polikiroldegian. Ondoren kalejiran abiatuko dira Larrabasterra eta Sopelako kaleetatik. Bazkarirako txartelak Plaza Beltzan Kulturgunean eta Sekeko Gaztetxean salgai daude.

Hona hemen egitaraua:

15.00etan HERRI BAZKARIA Urko polikiroldegi barruan.
16.30etan MOZORRO DESFILEA.
19.00etan KALEJIRA Urkotik Sopelaraino.

 

Add a comment
0
0
0
s2smodern

Napoka Iria taldea Sopelako gaztetxean

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Gazteria Noiz sortua: Ostirala, 24 Otsaila 2012 Argitaratua: Ostirala, 24 Otsaila 2012

    napoka                 
 Igande honetan, hilak 27, Sopelako Sekeko gaztetxean Napoka Iria talde eibartarrak joko du 19:30ean.

Miren Narbaiza eta Ander Mujika bikoteak osatzen du Napoka Iria eta iaz “Lehertarazi edifizioak” diska gratu zuten, diska honen abestiak izango dira entzungai gaztetxean.

Add a comment
0
0
0
s2smodern

Otsailako egitaraua

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Gazteria Noiz sortua: Azteazkena, 01 Otsaila 2012 Argitaratua: Azteazkena, 01 Otsaila 2012
Gazte Asanblada Sopeloztarreko gazteek, otsailako egitaraua ezagutzera eman dute.

Otsailak 4an, Larunbata, Agate Deuna abestera aterako dira, goizeko 11.30tan Sekeko Gaztetxetik .

Otsailak 11an, 21:00etan Bertso afaria egingo dute Sekeko Gaztetxean, Imanol Uria eta Peio Arondo bertsolariekin. Txartelak 6eurotan salgai egongo dira Plaza Beltzan Kulturgunean eta gaztetxean.

Otsailak 18an, Inauteriak ospatuko dute Urkoko polikiroldegian. 

Otsailak 26an, Domeka Beroen hanburgesekin batera, Napoka Iriaren kontzertua ikusteko aukera egongo da.

Gogoratzea, Otsaileko egitarauaz gain, martxan dauden ikastaroaz informazio gehiago jasotzeko, haien blogean ikusgai dagoela.

 

Add a comment
0
0
0
s2smodern

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu