Gazteria

V. Koadrilen Eguna

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Gazteria Noiz sortua: Igandea, 13 Maiatza 2012 Argitaratua: Igandea, 13 Maiatza 2012

 

Udako jaietan murgildu aurretik, Sopelako koadrilak motorrak berotuko dituzte aurtengo V.Koadrilen eguneko edizioan.

Jaialdia ekainak 2an ospatuko dute eta aurten ere parte hartze handia espero da egun osoan zehar. Eguna goizeko 10.00etan Udaletxetik abiatuko den ibilaldi batekin emango diote hasiera. Ibilaldiaren bueltan, herri bazkaria egingo dute Udaletxeko Plazan.  Bazkaldu ostean, koadrilen arteko jolasekin hasiko dira. Azkenik musika giroan bukaera emango diote, Sopelako kaleak girotuko duen poteo musikalarekin.

Bazkarirako txartelak Plaza Beltzan Kultur Gunean eta Sekeko gaztetxean daude salgai.

Hondoren pasadan urtean ospatu zuten koadrilen eguneko bideoa eskaintzen dizuegu.

 

 

{youtube}qxVZg0lMxKg{/youtube}

Add a comment
0
0
0
s2smodern
powered by social2s

Kontzertu akustikoa Sekeko gatzetxan

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Gazteria Noiz sortua: Larunbata, 05 Maiatza 2012 Argitaratua: Larunbata, 05 Maiatza 2012

hutsa

 

 

 

Gazte Asanblada Sopeloztarrak antolaturik, gaur, igandea hilak 6, HUTSA Bikote akustikoak joko du Sekeko gaztetxean 19:30ean.

2010ean kalitate eta eskarmentu handiko musikari gazte bi elkartu dira beraien talde gogokoenetakoen kantuak era akustikoan bertsioneatzeko. Gitarran Eriz aurkituko dugu eta ahotsan Maria.

“Kafeaz gozatzeko musika lasaia HUTSA ta doblea” izenpean, doinu lasaiagoekin aurkezten zaizkigu beren musikaren goxotasun eta indarraz goza dezagun.

 

 

 

 

Add a comment
0
0
0
s2smodern

SEKE gaztetxearen II urteurrenaren jai ederra

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Gazteria Noiz sortua: Igandea, 01 Apirila 2012 Argitaratua: Igandea, 01 Apirila 2012
SEKEko gaztetxea

Larunbatean SEKEko gaztetxearen bigarren urteurrena ospatu zuten eta egun osoan zehar giro ezin hobea egon zen. Goizetik erakusketa, antzerkia, herri bazkaria eta jai honen inguruan parte hartze gaztea eta heldua nabaria izan zen. Gauez, kontzertuetan, ehundaka gazte egon ziren eta Gaztetxearen egitasmoaren etorkizuna ziurtatuta dagoela agerian geratu zen. Sopelako gazteek gaztetxearen beharra azpimarratu dute.

Add a comment
0
0
0
s2smodern

Eta karmele? Antzezlana Sekeko gaztetxean

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Gazteria Noiz sortua: Larunbata, 28 Apirila 2012 Argitaratua: Larunbata, 28 Apirila 2012

eta karmele

 

 

 

 

Bihar, apirilaren 29an, “Eta karmele” antzerkia izango dugu Sekeko Gatzetxean, 19:30ean.

Gidoia Samara Velterena da, eta bi emakumeren arteko elkarrizketa umoretsua, eroa eta gazi-gozoa, pentsamendu zentzudunetik egoerarik absurduenera pausu txiki bat besterik ez dagoela erakusten digu.

Umorea tresnatzat hartuta emakumeen kontrato indarkeriari buruzko gogoeta egiten du lan honek Ainhoa Alberdi eta Iraia Elias aktoreen eskutik.

 

 

 

 

Add a comment
0
0
0
s2smodern

Jalgi hadi garaipenera!

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Gazteria Noiz sortua: Astelehena, 19 Martxoa 2012 Argitaratua: Osteguna, 22 Martxoa 2012

Nafarroako konkistaren bostgarren mendeurrena betetzen den urtean, Euskal Herriaren historia ezagutzera emateko eta jendarte eredu berria sortzeari begira, Jalgi Hadi Garaipenera ekimena sortu dute Euskal Herri osoko gazteek.

Eskualdean asko dira jada, ekimen honekin bat egin dutenek eta dinamika anitzak egiten ari dira egunotan. Sopelan, ekimen honen baitan, apirilaren 6, 7 eta 8an izango den Gazte Martxaren aurkezpena egingo dute, egitarauaren nondik norakoak ezagutzera emateko asmoz. Hitzordua, domeka 25, arratsaldeko 20.00etan Sekeko Gaztetxean izango da .

 

Add a comment
0
0
0
s2smodern

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu