Gazteria

Tranku :"Mundua matxista da..."

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Gazteria Noiz sortua: Osteguna, 15 Abendua 2016 Argitaratua: Osteguna, 15 Abendua 2016

Tranku gazte erakundeak 4.bideoa hedatu dau sare sozialen bidez,oraingo honetan feminismoan oinarritutakoa.

Mundua matxista da: ingurura begiratzea besterik ez dago konturatzeko emakumeok gizonen menpe bizi garela, eta heterosexualitatea dela, oraindik ere, diskriminaziorik jasotzen ez duen sexu-joera bakarra.

Iragarkietan sexu-objektu, historian ikusezin, emakume sentitzeko amatasuna ezinbesteko baldintza dela pentsatzen dugu. Erailtzen gaituzte. Emakume jaiotzea zama da. Nekatuta gaude! Ez al da nahikoa arrazoi borrokatzeko eta errotutako sistema horretaz askatzeko?

Egoera iraultzeko, kontzientziazioa eta formakuntza behar-beharrezkoak zaizkigu. Begiak zabaltzeko modurik onena oharkabean gertatzen diren horiek aurrez aurre topatzea delako.

Heteropatriarkatuaren atzean zer (eta nor) dagoen jakitea eta jakinaraztea ezinbestekoa delako. Azken asteotan, Sopela hautsak harrotuta agertu da: dela protesta-moldeen egokitasuna, zeri eta nola erantzuten zaion, errespetua… Etsaia etxean ere badugula ohartu gara, baina argi dago herria bizirik dagoela eta matxismoa erabat kezkagarria dela.

Noiz arte menpeko? Seinala ditzagun praktika matxistak, borrokatu gaitezen heteropatriarkatua eredu bihurtzen duen egitura ororen kontra!

Mundu matxistaren aurrean, irmo agertzen gara: GORA BORROKA FEMINISTA!

Add a comment

Bueltan da Sopelako Koadrilen Kordinakundea

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Gazteria Noiz sortua: Astelehena, 24 Urria 2016 Argitaratua: Astelehena, 24 Urria 2016

Urtero bezala, gaurtik aurrera Sopelako Koadrilen Koordinakundea martxan jarriko da, barriro ere Sopela ekintzekaz betetzeko asmoarekin, beraien aisia antolatuz.


Aurreko urteetan ekintza pila bat antolatu dira Sopelako Koadrilek elkarrekin dibertitzeko: sagardotegia, pintxo lehiaketa, kanpaikadak, Olentzero gaba, aratusteak... eta beste asko!
Bilera gaur, astelehena, 19:30etan izango da Kurtzio Kultur Etxean.

Guztiak zaudete gonbidatuak ideia berriak ekartzera, animatu eta parte hartu guztion gustoko ekintzak antolatu ditzazuen!

Add a comment

Trankuk atzo hedatutako Bideoa

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Gazteria Noiz sortua: Osteguna, 13 Urria 2016 Argitaratua: Osteguna, 13 Urria 2016

 Twitteren

Facebooken

Add a comment

Txalaparta Ikastaroak Sopelan

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Gazteria Noiz sortua: Igandea, 16 Urria 2016 Argitaratua: Igandea, 16 Urria 2016

Gazte Asanblada Sopeloztarrak Txalaparta klaseak emango ditu eguenero Plaza beltzan. Interesatuta egotekotan animatu eta hurbildu zaitez!.

Add a comment

Tranku izeneko gazte mugimendu barria jaio da Sopelan

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Gazteria Noiz sortua: Larunbata, 08 Urria 2016 Argitaratua: Larunbata, 08 Urria 2016

Tranku (Urrats handia Sopelako euskaran) gazte mugimendu barria sortu da Sopelan, bideo honen bitartez aurkeztu dira: 

 

Twitteren 

Facebooken

Add a comment

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu