Gazteria

presoen aldeko lipdub-a eta parodiaren aurkezpenak

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Gazteria Noiz sortua: Larunbata, 29 Abendua 2012 Argitaratua: Larunbata, 29 Abendua 2012

Azaroaren 26an, Sopelako hainbat herritar, euskal presoak bizi duten egoera salatzeko, ekimen berezia burutu zuten presoen aldeko lipdub-a grabatuz herriko kaleetatik zehar. Horrela, pasa den ostiralean, lipdub-a aurkezteko, ekimena burutu zutenek, Sopelako Gazte Asanbladako gazteekin betera "aurkezpen etiketa gala" antolatu zuten Sekeko Gaztetxean, ekimen desberdinak antolatuz.

Bide batez, pasa den abenduaren 6an, Gazte Asanbladak deituta, Espainiar Konstituzioa eta Espainiako banderaren inposaketa salatzeko ekimenean grabatutako bideoa ikusteko aukera ere egon zen.

Jarraian aurkeztutako bideoak;

{youtube}RHxsJNdiQW8&feature=plcp{/youtube}

{youtube}c8w6TLh-Hk0&feature=plcp{/youtube}

 

Add a comment
0
0
0
s2smodern
powered by social2s

Sopelan Konstituzioa eta bandera espainiolaren inposaketa barregarri utzi zuten

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Gazteria Noiz sortua: Ostirala, 07 Abendua 2012 Argitaratua: Ostirala, 07 Abendua 2012

 

Sopela faxistek hartuta

Sopelako Gazte Asanbladak deituta, pasa den abenduaren 6an, Espainiar konstituzioa eta Espainiako Banderaren inposaketa salatzeko ekimen originala burutu zuten. Goizean goiz, falangistak, erreketeak, epaile antidemokratikoak, guardia zibilak, militarrak eta "manolak", Sopelako kaleetatik ibili ziren herri hau birkonkistatzen. "Gora Espainia" zioen pankarta eskuan hartuta eta Manolo Escobar abeslari frankistaren imnoak lau haizeetara zabalduz, Sopeloztarren irribarrea eta harridura sortu zuten. Deialdia egiteko orduan EAJren jarrera kritikatu zuten Sopelan bandera espainolaren inposaketa ofizialki salatzeko ezetz esan zutelako eta Bilbon Azkunak Espainiar Ejerzitoaren Garrellano erregimienduari ofizialki omenaldia egin ziolako. Haien blogean hori salatzeko atera zuten irudia ikus daiteke. Kalez kale ibiltzen ziren bitartean auzokidei orritxo bat banatu zieten ekintzaren arrazoia azaltzen.

Banandu zuten orritxoan hau esan zuten: "Zer sentitu dozu frankismoa goraipatzen dauen jende multzo bat, zure nortasun eta eskubideak mespretxatuz zure herriko plazan agertuterakon? Hori bera sentitzen dugu guk gaur bezalako egun batean, abenduaren 6ean, iraintzen gaituen konstituzio espainiar bat, jai egun behartua dela gogoratzean. Amorrazio berdina eragiten digu gure herriko udaletxe azpitik pasa, gora begiratu, eta Espainiako tribunalen mehatxupean, Espainiar bandera inposatu izan zaigula gogoratzen dugun bakoitzean. Zer gara ba euskaldunok konstituzio horretan, mapan oraindik konkistatzeke dagoen puntu ilun bat baino? Frankismo garaira itzultzea da espainiar gobernuak guretzat nahi duena, haien inposaketa disimulatuen bidez, inor ez azaldatzea, umilatuak sentitzen garela ez aldarrikatzea, eta horrela, euskaldunon bizimoduetan inposaketak ohitura bihurtzea. Eta horela, gutxinaka, gure nortasuna ezabatzea. Hau da nahi duten herri euskalduna: existitzen ez dena. Gazte Asanblada Sopeloztarra"

Add a comment
0
0
0
s2smodern

Tailerrak Sekeko gaztetxean

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Gazteria Noiz sortua: Asteartea, 16 Urria 2012 Argitaratua: Asteartea, 16 Urria 2012

 

Txalaparta eta sukaldaritza tailerrak antolatu dira Sekeko gaztetxean.

Urriaren 17an izango da tailer hauen aurkezpena eta gero asteartero eta asteazkenero garatuko dira.

Hain zuzen ere  sukaldaritza ikastaroa asteartero izango da 19:00etatik 21:00etara, eta txalapartarena asteazkenero 18:00etatik 19:00etara.

Sopelako gazte asanblagak

Add a comment
0
0
0
s2smodern

Gazte Zukgua aurkezpena

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Gazteria Noiz sortua: Azteazkena, 07 Azaroa 2012 Argitaratua: Azteazkena, 07 Azaroa 2012

 

Gazte mugimendu berria sortzeko nahian, Euskal Herriko gazte independentistek ZukGua izeneko bilgune berri bat sortzeko prozesua jarri dute martxan.

 

Sopelako hainbat gazte, prozesu honetan murgiltzeko prest daudela adierazi dute, beraz, Sopelan ere emango dioten prozesuari hasiera emateko, aurkezpena egingo dute igande honetan, azaroak 11, arratsaldeko 17,00etan, Kurtzioko Kultur Etxean. Bai aurkezpena zein prozesu bera, Sopelako gazte guztiei zuzenduta dago.

Add a comment
0
0
0
s2smodern

Auzolana gaztetxean

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Gazteria Noiz sortua: Ostirala, 28 Iraila 2012 Argitaratua: Ostirala, 28 Iraila 2012

 

 

 

Igande honetan, irailak 30, goizeko 10:00etatik aurrera Sekeko Gaztetxean auzolana egingo da.

Antolatzaileek animatzeko eta parte hartzeko deia luzatu dute, eta gogoraerazten dute aukera egongo dela bertan bazkaltzeko antolatzaileen kontu.

Add a comment
0
0
0
s2smodern

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu