Gazteria

pintxo dastaketa arrakastatsua

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Gazteria Noiz sortua: Igandea, 24 Martxoa 2013 Argitaratua: Igandea, 24 Martxoa 2013

Jai giroz bete ziren atzo sopelako kaleak, Sopelako Koordinakundeak ospatutako pintxo dastaketan. Herriko bederatzi koadrilen pintxoak dastatzeko aukera izan zuten, tabernaz taberna abiatu ziren sopeloztarrak. Eguraldiak lagunduta, giro alai eta umore ona izan ziren atzo nagusi. Koadrilek prestatutako ekimen berriak izan zuen arrakasta ikusita, seguru 2014eko II.pintxo dastaketa ikusteko aukera izango dugula. Hona hemen koordinakundeak zabaldutako atzoko irudiak:


{youtube}Eb1Tz7L37Og{/youtube}

Add a comment

Pintxo dastaketa

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Gazteria Noiz sortua: Igandea, 17 Martxoa 2013 Argitaratua: Igandea, 17 Martxoa 2013

 

Sopelako Koadrilen Koordinakundeak, hurrengo larunbatean, martxoak 23, pintxo dastaketa eguna ospatuko du. Ekimena, herriko 6 tabernen partaidetzarekin egin da ( Elizpe, Aleman Valker Paulaner, Meñakoz, Lurren, Laiak eta Mikelats).

Koadrila, bakoitzak, 50 pintxo prestatuko ditu goizean zehar, Jauregizar Plazan. Ondoren, tabernaz taberna abiatuko dira prestatutako pintxo guztiak dastatuz, 3 euroren truke.

Tiketak egun berean salgai jarriko dituzte. Koadrilez gain, edonor animatu daiteke, pintxoak dastatzen, tabernaz taberna egingo den ibilbidean parte hartuz.

Koadrilen Koordinakundea, Sopelan burutzen diren ekimenak, era bateratuan antolatzeko eta pretatzeko asmoz sortu da. Horrela, hurrengo batzarren deialdiak edota informazioa jaso nahi duten koadrila edo herritarrentzat, posta elektroniko bat zabaldu berri dute, Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

Add a comment

Pasta tailerra Sekeko gaztetxean

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Gazteria Noiz sortua: Ostirala, 22 Otsaila 2013 Argitaratua: Ostirala, 22 Otsaila 2013

sukaldaritza

 

 

 

Hurrengo asteartean, hilak 26, pasta tailerra egingo da Sekeko Gaztetxean.

Pasta ekologikoa nola egiten den irakatsiko da eta prestatzeko era ezberdinak ezagutzeko aukera egongo da.

Kartelan 19:00etan izango dela iragarri bada ere, 18:30ean elkartuko dira denbora gehiago edukitzeko eta parte hartu nahi izan ezkero bidali e-mail bat ondorengo helbidera: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

Add a comment

Martxoko egitaraua

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Gazteria Noiz sortua: Osteguna, 07 Martxoa 2013 Argitaratua: Osteguna, 07 Martxoa 2013

                       

Sopelako Asanblada Feminista eta Gazte Asanblada Sopeloztarrako kideak, elkarlanean egon dira egunotan martxoko egitaraua prestatzen. Horrela, egitarau zabala antolatu dute;

* Martxoaren 8an, emakumearen nazioarteko eguna izanik, kontzentrazioa burutuko dute arratsaldeko 20.00etan, udaletxeko plazan. Ondoren trikipoteoa egingo dute herriko kaleetatik.

* Martxoaren 10ean, goizeko 12.00tatik hasita, bigarren eskuko truke azoka antolatuko dute udaletxeko plazan eta 19.00etatik aurrera, Euskal Herriko emakumeen borrokak, utzitako irudien argazki erakusketa ikusteko aukera egongo da Sekeko Gaztetxean.

* Martxoaren 12an, 19.30etan, proiekzioen bitartez, ikuspegi historikotik, mugimendu feministak jorratu izan duen lan hildo eta borroka ezberdinak aztertuko dute Sekeko Gaztetxean.

* Martxoaren 14an, 19.30etan,  Zoru pelbikoaren aurkikuntzaren inguruko tailerra eskainiko dute Kurtzioko Kultur Etxean.

* Martxoaren 15ean, 19.00etan, Sekeko Gaztetxean, hitzaldia emango dute, mugimendu feministaren ibilbidearen inguruan, irudien bidez.

* Martxoaren 16an, Kurtzioko Kultur Etxean, arratsaldeko 19.00etan, emakume eta gizonen arteko ezberdintasun sozialak aztertuko dute eta ondoren kafe tertulia egingo dute herrian zehar.

* Martxoaren 19an, arratsaldeko 19.00etatik 21.30etara sukaldaritza tailerra emango dute Sekeko Gaztetxean.

Aldi berean, euskararen aldeko lasterketarekin bat egin dute bi taldeek eta aurtengo 18.korrikan, larunbatean egingo den aurkezpenean eta martxoaren 22an, 15.15etan, sopelatik pasako den lasterketan parte hartzeko deia luzatu dute.

Egutegi zabalarekin dator beraz hilabetea.

Add a comment

Aratusteak Sopelan

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Gazteria Noiz sortua: Azteazkena, 30 Urtarrila 2013 Argitaratua: Azteazkena, 30 Urtarrila 2013

Urtero bezala aratusteak ospatuko dituzte herriko gazteek.

Aurten, Sopelako hainbat koadrila, elkar lanean egon dira jai partehartzailea eta alaia ospatzeko asmoz.

Kalejira, musika, sariak, herri bazkaria, kantu poteoa, ... urtero legez, ez da inolako osagairik falta izango.

Bazkarirako txartelak, gaurtik aurrera eta otsailak 7 arte, Laiaken, Lurrenen, Gaztetxean, Elizpen, Kux-kuxen eta Mikelats tabernetan salgai egongo dira.

Add a comment

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu