Gazteria

Gaur gauean UK martxa Sopelan.

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Gazteria Noiz sortua: Ostirala, 04 Urria 2013 Argitaratua: Ostirala, 04 Urria 2013

Plentziatik abiatuko da (hilak 4) gaur UK martxa bihar Erandiora heltzeko.

Gaua Sopelan emango dute... eta zer da UK martxa: ikusi bideoa.

{youtube}HE664-7MS60{/youtube}

Add a comment
0
0
0
s2smodern
powered by social2s

Iñigo Cabacas gogoan Sekeko gaztetxean

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Gazteria Noiz sortua: Larunbata, 18 Maiatza 2013 Argitaratua: Larunbata, 18 Maiatza 2013

cabacas

 

 

 

Igande honetan, hilak19, "Iñigo Cabacas. Crónica de una herida abierta" erreportajea  ikusteko aukera izango da Sopelako Sekeko gaztetxean 20.00etan.

Add a comment
0
0
0
s2smodern

4. poker txapelketa gaztetxean

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Gazteria Noiz sortua: Azteazkena, 17 Apirila 2013 Argitaratua: Azteazkena, 17 Apirila 2013

poker

 

 

 

 

Ostiralean, hilak19, gaueko 22:00etan  Sekeko gaztetxean 4. poker txapelketa antolatu da.

Gaztetxea 20:00etatik aurrera zabalik egongo da eta txapelketan parte hartzeko 3 euro ordaindu beharko da.

Izena emateko: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidean.

Add a comment
0
0
0
s2smodern

VI.Koadrilen Eguna

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Gazteria Noiz sortua: Igandea, 05 Maiatza 2013 Argitaratua: Igandea, 05 Maiatza 2013

Udako jaietan murgildu aurretik, sopeloztarrek motoreak berotzeko aukera izango dute, Sopelako Koordinakudeak, larunbatean ospatuko duen Koadrilen Egunean. Gero eta gehiago dira jai honetan parte hartzen duten koadrilak. Aurtengo VI.edizioan ere, parte hartzea handitu eta festa giro alaia sortzea izango dute helburu.

Maiatzak 11an ere, Uribe Kostan, eskubideen alde, sortu berri den Herri Plataformak,  "enplegu duina, eskubide sozialak eta ondasunaren banaketa" lelopean martxa bat antolatu dute. Beraz, bi dinamikak bat egin ez dezaten, koadrila eguna eguerdian hasiko da;

Eguerdiko 14.00etan mural bat egingo dute Sopelako Kordinakundeko logo berriarekin. 15.00etan herri bazkaria burutuko dute udaletxeko plazan, parrillada eta sagardo kupelak. Tiketak gaurtik aurrera eta ostegunerarte egongo dira salgai, 6 euroren truke, Laiak eta Irubide tabernetan. 16.30etan koadrilen arteko jolasak. Bukatzeko 19.00etan poteoan abiatuko dira sopelako kaleetatik LTZ DJ.arekin.

Informazio gehiagorako: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

Add a comment
0
0
0
s2smodern

Sekeko Gaztetxearen III.urteurrena

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Gazteria Noiz sortua: Astelehena, 08 Apirila 2013 Argitaratua: Astelehena, 08 Apirila 2013

Larunbatean,  apirilak 13, Gazte Asanblada Sopeloztarrako gazteek, Sekeko Gaztetxearen hirugarren urteurrena ospatuko dute, jardueraz betetako eguna antolatuz. Herri bazkariko txartelak Laiak, Lurren, Mikelats tabernetan eta Plaza Beltzan Kulturgunean salgai daude, 10 euroren truke. Hona hemen, prestatu duten egitaraua:

12.00etan Azoka agroekologikoa

13.00etan Ipuin Kontalaria eta umeentzako jolasak

14.30etan Argazki familiarra

15.00etan Herri bazkaria

16.00etan Bertso saioa

17.00etan TTEK elektro txaranga

20.00etan Ekitaldia eta kontzertuak:  SKANDALO, BUHAMEAK eta BIZARDUNAK

Informazio gehiagorako http://www.sopelakoga.com/ web orrialdean.

{youtube}tvvduNceZmY{/youtube}

 

Add a comment
0
0
0
s2smodern

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu