Gazteria

Skate-park berria non eta nola?

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Gazteria Noiz sortua: Osteguna, 13 Martxoa 2014 Argitaratua: Osteguna, 13 Martxoa 2014

skate

Sopelako Udalak bilera antolatu du martxoaren 14an, ostirala, 19:00etan Kurtzio Kultur Etxean skate-park berriaren inguruan hausnartzeko: non koka daiteke? Nola egin?

Azpiegitura honen kokapenaz hainbat arazo sortu dira, esate baterako, hasieran Urko paduran eraikitzea aurreikusten zen, baina Udal Gobernuak aukera hori bertan behera utzi du URAk ezarritako mugek aukera hau baztertzen zutelako eta paduran hezetasun handia dagoelako. Beste leku batzuk ere aztertu dira, baina ez dago behin betirako erabakirik. Hori dela eta, beharrezkoa da skate-park berria eraikitzeko kokagune berri bat bilatzea, eta lehenik eta behin Sopelako Udalak balizko erabiltzaileen iritzia jaso nahi du.

Udalak informazio tekniko guztia  jarriko du interesatuen esku

Udalak proiektuaren informazio tekniko guztia jarriko du interesatuen esku: egon daitezkeen muga tekniko, ekonomiko eta legalak zeintzuk diren, Udalak dituen lursailak, egon daitezkeen alternatibak e.a. Kontuan hartu behar da Sopelako Udalak 250.000 euroko diru-saila gorde duela skate-parke berri honen eraikuntzarako

Bestalde, taldeak ere erabaki beharko du skate-parkea NOLAKOA izango den. Hau da, zer nolako ezaugarriak izango dituen, erabiltzaileen beharrizanen arabera. Udalak baldintza bakarra jarriko du: skate-parkea erabiltzaile mota ezberdinentzat pentsatua egon beharko du: adinen arabera, mailaren arabera e.a.

Informazio gehiago: sopelakoudala web orria

Add a comment
0
0
0
s2smodern
powered by social2s

Sopelako koadrilak Luz Ardidenen

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Gazteria Noiz sortua: Osteguna, 13 Otsaila 2014 Argitaratua: Osteguna, 13 Otsaila 2014

Sopelako koadrilen koordinakundeak antolaturik Sopelako gazteek asteburua eman dute Luz Ardiden-en. Hona hemen helarazi diguten bideoa…

{youtube}JoqTi1xr0vo{/youtube}

Add a comment
0
0
0
s2smodern

Buruhandiak gabon gauan

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Gazteria Noiz sortua: Asteartea, 03 Abendua 2013 Argitaratua: Asteartea, 03 Abendua 2013

Pasadan urteetan bezala, Sopelako Gazte Asanbladako gazteek, buruhandiz jantzita alaituko dute gabon gaua. Pasadan urteko buruhandiak dotore janzteko eta pertsonai berriak egiteko, lau asteko iraupena izango duen tailerra antolatu dute. Abenduak 4, asteazkena, arratsaldeko 17.00etan, Sopelako Sekeko Gaztetxean, hasiera emango diote tailerrari. Buruhandiak egiten parte hartu nahi dutenentzat, gaztetxera urbiltzeko deia luzatu dute gazteek.

Informazio gehiago lortu nahi baduzue, bisita ezazue haien web orrialdea http://www.sopelakoga.com/

Add a comment
0
0
0
s2smodern

Bagoaz eskiatzera

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Gazteria Noiz sortua: Larunbata, 18 Urtarrila 2014 Argitaratua: Larunbata, 18 Urtarrila 2014

Sopelako koadrilen kordinakundeak, dinamika ezberdina eta berezia burutuko du otsailaren 7,8 eta 9an. Luz ardidemera eskiatzera joateko bidaia antolatu dute. Eskiatzera joateko erreztasunak ematea eta sopelako koadrilen harteko harremanak sendotzeko asmoz antolatu dute asteburuko plan hau. Koadrilez gain, edozein apunta daiteke. Autobusa otsailaren 7an arratsaldeko 20.00tan aterako da Sopelako elizatik. Bi eguneko forfaita, bi gauetako apartamentua, eta sopelatik autobusa, 115euroren truke izatea lortu dute. Apuntatzeko lekua, sopelako carrefour agentzia da eta informazio gegihago jaso nahi izan ezkero, Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbide elektronikoa erabili daiteke.

Urte honetan egingo dituzten dinamiken gastuei aurre egiteko, 2014ko egutegiak salgai jarri dituzte 2 euroren truke. Egutegia erosita, bidai honetara joateko honako hau irabaz dezakezu: bi lagunentzat autobusa + bi gaueko apartamentua + bi eguneko forfaita. Zozketa urtarrilaren 22an izango da.

Hurrengo batzarra urtarrilaren 22an egingo dute, zozketa, elurretarako bidaiaren azkenengo ikutuak eta datozen dinamikak prestatzeko ( agate deuna, sagardotegira txangoa, inauteriak....). Bide batez, gogoratzea, edozein sopeloztarri bertan parte hartzeko gonbidapena luzatu dutela.
Add a comment
0
0
0
s2smodern

Sopelako gazteek ERNAI sortuko dute

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Gazteria Noiz sortua: Astelehena, 18 Azaroa 2013 Argitaratua: Astelehena, 18 Azaroa 2013

 

ERNAI Sopela

Datorren asteburuan, azaroaren 23an hain zuzen ere, Sopelako gazteek ERNAI erakunde gaztea, abertzalea eta ezkertiarra aurkeztuko dute. Hilabeteak pasatu dira ERNAI gazte erakundea sortu zela eta orain Sopelako gazteek Hego Euskal Herriko gazte mugimendu berri honekin elkartuko dira.

Larunbatean, arratsaldeko 18:00etan joko dinamika batekin hasiera emango diote aurkezpen honi. Trikipoteoa egin ostean aurkezpen ekitaldia egingo dute arratsaldeko 20:30etan eta 21:00etan karaoke jaiarekin segida emango diote jai honi. Sopelako gazteak martxan daude.

Add a comment
0
0
0
s2smodern

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu