Gazteria

Sopelako Korto Express Lehiaketa

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Gazteria Noiz sortua: Astelehena, 06 Apirila 2015 Argitaratua: Astelehena, 06 Apirila 2015

kortoSopelako koadrilen koordinakundeak Korto Express Lehiaketa antolatu du apirilaren 18an. Lehiaketa egun bateko iraupena izango du, herrikoia izango da eta prestakuntza gabeko jendeak har dezake parte.

Koadrilek gai zehatz bat jasoko dute eta gai horren inguruan korto bat egin beharko dute. Parte-hartzaileek gaia jasoko dute 09:30etik 10:00etara eta herriko hainbat kokapen, une horretatik aurrera, egun osoan zehar, 20:00 arte, denbora izango dute koadrilek istorioa pentsatzeko, grabatu eta edizio lanak egiteko.

Grabaketa guztiak egunean bertan eginak izan beharko dira. Mobila edo beste edozein kamera erabil daiteke kortoa grabatzeko kalitatea ez baita gehien baloratuko dena. Talde bakoitzak bere ekipoa eraman beharko du eta editatzeko gela bat egokituko da Kurtzion Kultur Etxean. Editatzen ez dakienentzat laguntza egongo da.

Kortoek gehienez 7 minutuko iraupena izango dute eta USB batean entregatuko dira avi / mp4 formatuan. Edozein musika edo kanta onartzen da, baina ez dira inolako irudi iraingarri edo mingarririk onartuko.

Apuntatzeko Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. edo facebook-en egin daiteke eta lehiaketaren oinarriak deskargatzeko:

https://drive.google.com/file/d/0B5HB2D3gJdTGN0FORUt0RDVtbFk/view?pli=1

Add a comment
0
0
0
s2smodern
powered by social2s

2014ko Sopelako koadrilen eguna

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Gazteria Noiz sortua: Osteguna, 22 Maiatza 2014 Argitaratua: Osteguna, 22 Maiatza 2014

koadrilen eguna

 

Larunbatean, maiatzak 24, 2014ko Sopelako koadrilen eguna ospatuko da: paella prestatu eta dastatu, herri bazkaria, kirol jokoak, trivial, karaoke... denetan hartuko dute parte koadrilek eta jarduera hauetan puntu gehien eskuratzen dituenak 2014ko Koadrilen Eguneko irabazlea izango da.

Egitaraua 14:45etan hasiko da Balea parkean.

Add a comment
0
0
0
s2smodern

Sopelako gazte koadrilen pintxo dastaketa…

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Gazteria Noiz sortua: Asteartea, 15 Apirila 2014 Argitaratua: Asteartea, 15 Apirila 2014

Sopeloztar batek hainbat argazki bidali digu gazteek egindako pintxo dastaketaz… Eskerrik asko Jose

{youtube}meZXbzyWw70{/youtube}

Add a comment
0
0
0
s2smodern

Sopelako Gaztetxeak 4. urteurrena ospatuko du

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Gazteria Noiz sortua: Larunbata, 03 Maiatza 2014 Argitaratua: Larunbata, 03 Maiatza 2014

sekeko 4 urte

 

Datorren lrunbatean, hilak 10, Sopelako Sekeko gaztetxeak 4. urteurrena ospatuko du udaletxeko plazan.

Egunen zehar ekintza ugari prestatu ditu Gazte Asanblada Sopelostarrak, horrela 10:00etatik 14:00etara arte eskualdeko artisau eta produktore agroekologikoen kolektiboaren eskutik “Azoka plazaratu”. 12:00etatik 14:00etar arte umeentzako ekintzak egongo dira eta eguerdian, 14:40ean, Herri Bazkaria izango da. Horren ostean Sopelako Kaleak kolorez eta musikaz betetzeko asmoarekin poteo musikatua izango da Bitxo do Samba batukadak lagunduta. Eguna bukatzeko, Gaztetxean "Sarkor" eta "Baltzak" taldeekin kontzertua.

Herri Bazkarian parte hartzeko sarrerak salmenta daude jadanik zenbait tabernetan (Lurren, Laiak eta Mikelats Herriko tabernan)10 euroan

Add a comment
0
0
0
s2smodern

Sopelako koadrilen pintxo dastaketa

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Gazteria Noiz sortua: Astelehena, 07 Apirila 2014 Argitaratua: Astelehena, 07 Apirila 2014

pintxo dastaketa

 

 

 

 

 

 

Sopelako Koadrilen koordinakundeak II. pintxo dastaketa antolatu du datorren larunbaterako, apirilak 12.

Parte har daiteke lagunekin, koadrilarekin, familiarekin… eta izena emateko edo informazio gehiago jasotzeko ondorengo helbidera jo daiteke: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

Pintxo dastaketa 12:00etan izango da Udaletxeko plazan eta hainbat tabernak lagundu dute: Laiak, Lurren, Denver eta Cherokee

 

 

 

 

Hona hemen iazko pintxo dastaketaren bideoa:

{youtube}Eb1Tz7L37Og{/youtube}

Add a comment
0
0
0
s2smodern

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu