Gazteria

4 urte eta gero Kukutzarekin bat

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Gazteria Noiz sortua: Igandea, 13 Iraila 2015 Argitaratua: Igandea, 13 Iraila 2015

kukutzarekin bat

 

 

Epaiketa 14an eta 16an

Kukutza gaztetxea orain dela lau urte itxi eta eraitsi zuten. Lau urte pasa ondoren eta orubea oraindik hutsik egon arren, datozen egunetan, irailaren 14an eta 16an, eraispenaren ondorengo ekintzetan atxilotutako 19 gazteak epaituko dituzte, haien artean Uribe Kostako gazte bi daudelarik: Xabier Otxoa eta Gorka Tetua.

19 gazte hauetatik, 16rentzat fiskalak hamazortzina hilabeteko espetxe zigorra eskatzen du; Xabierrentzat eta beste batentzat 2 urte eta bi hilabete, eta azkenik, Gorkarentzat 2 urte eta 6 hilabete.

Gorka: Urduliz-Sopela

Gorka urduliztarra da eta oso ezaguna Sopelan, herriko hainbat eragile eta taldeetan hartu baitu parte.

Elkartasunerako ekimenak

Epaiketaren egunetan elkarretaratzeak izango dira epaitegiaren sarreran, 09:15ean. Aurretiaz, irailaren 12an manifestazioa egingo dute Bilboko Jesusen Bihotzetik abiatuta, 18:00etan. Bertan egongo dira Zea Mays eta Akerjenbe Sound Sistem.

Add a comment
0
0
0
s2smodern
powered by social2s

Gela gehiago zabalik ikasteko

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Gazteria Noiz sortua: Ostirala, 15 Maiatza 2015 Argitaratua: Ostirala, 15 Maiatza 2015

kurtzio

 

Sopelako ikasleen aldarrikapena izan da leku gehiago izatea ikasteko eta oraindik aurrera, azterketa garaian, ikasleek espazio bi izango dituzte herrian azterketak prestatzeko: Kurtzio Kultur Etxea (maiatza eta ekainean arratsaldez, eta uztailean goiz eta arratsaldez) eta Udal Liburutegia (maiatza eta ekaina goiz eta arratsaldez, eta uztailean goizez)

Egutegia eta ordutegia ikusteko udalaren web orriara jo

Add a comment
0
0
0
s2smodern

Sopelako Sekeko Gaztetxeak 5 urte.

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Gazteria Noiz sortua: Astelehena, 27 Apirila 2015 Argitaratua: Astelehena, 27 Apirila 2015

Sekeko gaztetxea2010.ean ekin zioten Sopelako gazteek Sekeko errota biziberritzeari eta 5 urte hauetan hainbat jarduera eta ekintza prestatu dituzte.(argazkian, hasierako lanak)

5 urteko lan oparo hau ospatzeko, gazte asanbladako kideek jaialdia antolatu dute maiatzaren 2an, larunbata, udaletxe aurreko plazan.

11.30ean AZOKA Plazaratu elkartearen eskutik eta umeentzako jarduerak.

14.30ean Guztion artean ARGAZKIA.

15.00etan HERRI BAZKARI mexikarra. (Txartelak 7 euroan eta ondorengo lekuetan eros daitezke: Irubide, Laiak, Gaztetxean eta Eztabaidan). Sardexka eta edalontzia etxetik ekarri.

18.00etan POTEOA herritik zehar txaranga batekin.

20.30ean KONTZERTUAK: Cacas Blancas, Joxe replay eta Nebula Selektah.

Zorionak!

Add a comment
0
0
0
s2smodern

Badator Sopelako koadrilen eguna

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Gazteria Noiz sortua: Astelehena, 11 Maiatza 2015 Argitaratua: Astelehena, 11 Maiatza 2015

koadrilen eguna

 

 

Datorren larunbatean, hilak 16, Sopelako Koadrilen Koordinakundeak Koadrilen eguna ospatuko du. Goizean zehar Balea parkean elkartuko dira eta sukaldaritzari ekingo diote: edozein osagai erabilita, pasta plater bat sukaldatu behar da gero, denok batera bazkaltzeko. (tresneria eraman behar da, eta ogia eta edaria 3 euro).

Arratsaldean, 17:00etatik aurrera udaletxean “banderak”. Koadrila bakoitza bandera bat eraman behar du identifikatzeko eta 19:00etan koktel poteoa: herriko hainbat tabernatan koktela emango dute 1,5 euroren truke eta koktelik onena egin duen tabernari plakatxo bat entregatu diote koadrilek.

Eguna bukatzeko, Sekeko gaztetxean “MORE JAIA (DRUM&BASS, jungle, rap, reggae, dancehall, dubstep, hardtek, hardcore, breakore... gozatzeko aukera izango da.

Add a comment
0
0
0
s2smodern

Jai batzordeak antolaturiko PALA TXAPELKETA parekidea Sopelan

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Gazteria Noiz sortua: Azteazkena, 08 Apirila 2015 Argitaratua: Azteazkena, 08 Apirila 2015

pala txapelketa

 

Sopelako Jai batzordeak PALA TXAPELKETA parekidea eta herrikoa antolatu du. Partidak, maiatzean hasiko dira Balea plazako frontoian; bigarren asteburutik aurrera Sopelako jaiak heldu arte, finala jaietan jokatuko baita.

Animatzen diren bikoteen araberako partida antolaketa egingo da, baina asteburuetan jokatzea da ideia. Txapelketa denez, klasifikazio eta irabazle dinamika izango da umorea inola ere baztertu gabe.

Datorren apirilaren 17an txapelketaren nondik norako eta xehetasunak azalduko dira, udaletxeko plazan arratsaldeko 19.00etan. Hortzak zorrotz, apuntatzeko deseatzen daudenontzat e-maila martxan dago:  Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.,

Izena emateko azken eguna apirilaren 26a izango da.

Add a comment
0
0
0
s2smodern

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu