Gazteria

Sekeko gaztetxeak antoloturiko mendi irteera

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Gazteria Noiz sortua: Azteazkena, 23 Abendua 2015 Argitaratua: Azteazkena, 23 Abendua 2015

telegram

 

Sopelako Sekeko Gaztetxeak mendi irteera antolatu egin du, abenduko 30erako. Sopelako Elizpean geratu dira denok batera Aixkorriganera joateko.

Garraioa antolatzeko izena ematea eskatu dute Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. email bat bidaliz.


Add a comment
0
0
0
s2smodern
powered by social2s

"SKK" Abenduaren 26 ospatuko ditu "Kanpanadak"

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Gazteria Noiz sortua: Asteartea, 22 Abendua 2015 Argitaratua: Asteartea, 22 Abendua 2015

elegante gaua

 

GABON ZAHARREKO KANPAIKADAK ABENDUAREN 26AN OSPATUKO DITUGU!!!

Mahatsak lagun artean jateak bere xarma duelako, Sopelako koadrilak lehenak izango dira urte berriari ongietorria ematen! Egitarau elegantea sortu dugu egun berezi honetarako!

19.00etan Udaletxean elkartuko gara KOKTEL-POTEOAri hasiera emateko. Tabernaz-tabernaz hauek prestaturiko koktelik goxoenak dastatuko ditugu! 1.5€ren truke.

Tabernak: Laiak, Lurren, Txindor, Elizpe, Cherokee eta Ez dakit!23.45etan udaletxera joango gara 00.00etan 12 kanpaikadekin batera mahatsak jateko!

Sopelako 3 aurkezlek alaituko dute gaua! NORTZUK IZANGO DIRA?

Zuen jantzirik eleganteenak ekarri!! Mahatsak udaletxean hartu daitezke 1€en truke! Xanpaina eta konfetiak zuen esku!! ANIMATU KRISTOLAKO GAUA IZANGO DA!

 

Add a comment
0
0
0
s2smodern

Kukutzari elkartasuna adierazteagatik bederatzi hilabeteko espetxe zigorra gazte sopeloztar bati.

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Gazteria Noiz sortua: Osteguna, 22 Urria 2015 Argitaratua: Osteguna, 22 Urria 2015

kukutzaGazte sopeloztar bati, eta beste gazte guztiei ere.

Bilboko auzitegiak bederatzi hilabeteko espetxe zigorrera kondenatu ditu hemeretzi gazte, Kukutza gaztetxea eraitsi ostean izandako istiluetan “desordena publikoa” eragitea leporatuta. Horrez gain, 84.000 euroko kalteak ordaindu beharko dituzte. Abokatuen ustez, “eraispenaren egunean Errekalden zegoen edozein pertsonak jasoko zuen bederatzi hilabeteko espetxe zigorra", eta helegitea jarriko dutela adierazi dute.

Abokatuek larritzat ere jo dute epaileak 84.000 euroko zigorra ezartzea. Bilboko Udalak egun hartan gertatutako kalteen ordainetan eskatu zuen diru kopuru hura, baina gero, udala ez zen epaiketara aurkeztu eta fiskalak bere egin zuen eskaria.

Okupazioa aldarri

Zigorrarekin "okupazioa kolpatu eta kriminalizatu" egin nahi izan dutela uste dute elkartasun taldekoek, baina "Epaiketan esan genuen bezala: egon ginen eta egongo gara"

Add a comment
0
0
0
s2smodern

Sopelako koadrilen koordinakundea Abenduko ekintzak

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Gazteria Noiz sortua: Asteartea, 15 Abendua 2015 Argitaratua: Asteartea, 15 Abendua 2015

uge

 

ZERBIDOREAREKIN IZAN DITUGUN ARAZOAK DIRELA ETA, ARTIKULU HAU BERRESKURATU DUGU. Jatorrizko publikazio data: 2015eko abeduaren 8an

Sopelako koadrilek gabonetako otzara bat zozketatuko dute urte osoko ekintzak antolatzeko diru-laguntza lortzeko asmoz!

Rifek 1€ balio dute eta Sopelako hainbat tabernetan egongo dira salgai.

Lortutako diruarekin gazteei zuzendautako ekintzak antolatuko dituzte, Sopela girotu eta aisialdi alternatiboa sortzea da haien helburua!

Zozketa abenduaren 26an izango da udaletxean, egun horretan koadrilek "elegante gaua" antolatu dute. 00.00etan urtezaharreko kanpanada aurreratuak emango dituzte eta jarraian otzara zozketatu!

Add a comment
0
0
0
s2smodern

Domeka Beroak Sekeko Gaztetxean

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Gazteria Noiz sortua: Ostirala, 16 Urria 2015 Argitaratua: Ostirala, 16 Urria 2015

artaldea

 

Sekeko 4 urtez darama Sopelako domeketan alternatiba sortzen, eta barriro ere martxan jartzeko laguntza eske dabiz, hor doa sareetan zabaldu daben mezua:

Kaixo lagun! Dakizuenez, 4 urte daroguz iada, Sekeko gaztetxean, domeka arrastegik afariz, kontzertu, antzerki, jolas, dokumental ...eta batez bere bizitzaz girotuten. Aurten, gogotsu gatoz hamaikatxu genero iteko bertan eta horretarako laguntza eskatu gure dotzugu. Txandak osotuko doguz laster, zenbat eta jende gehiago egon, orduan eta gutxiagotan tokako dakolako bakotzari sukaldean ibilte. Hiruzpalau laguneko taldetxuak izaten dira domeka bakotzerako motore (behar duten laguntzarekin noski) eta ideia da bakotzak hiruhilero behin edo egitea. Ordun, zuk zeuk edo zure lagun taldetxo batek animatu gureko baleu email bat bialdu helbide honetara esanez, izena eta zenbat pertsona zauzean prest. Bakarra bazara ez kezkatu, osatuko ditugu gaudenon artean nahasketak. Bitan pentsatu eta animatu! Eta animaten ez bazara bere.. Ondo etorri Sekekora, laster irigiko da ta!

-- Sekeko Asanblada

(helbidea: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. )

 

Add a comment
0
0
0
s2smodern

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu