Gazteria

Euskara generorik gabeko hizkuntza? solasaldia Sopelan

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Gazteria Noiz sortua: Ostirala, 07 Urria 2016 Argitaratua: Ostirala, 07 Urria 2016

Sopelako gazteakGazte Asanblada Sopeloztarrak antolaturik “Euskara generorik gabeko hizkuntza?” irakurketa – solasaldi saioa izango da igande honetan, urriak 9, Eleizalde kaleko plazako kioskoan (Ortzadar alboko plaza) arratsaldeko 18:00etan. Saioan  bertan hartutako testu pare bat irakurriko da gaiari sarrera emateko eta solasaldiari hasiera emateko.

Solasaldi hau lehena izango da Gazte Asanblada Sopeloztarraren helburua delako hilero igande batean biltzea eta gazteak kezkatzen edo inguratzen dituzten hainbat gai plazaratzea eta haien inguruko hausnarketa kolektiboa egitea: gai politikoak, sozialak edo dena delakoak.

Saioak independentea izango dira eta euskaraz, oro har testuak ere hizkuntza berean hautatzen saiatuko dira.

Add a comment
0
0
0
s2smodern
powered by social2s

Gazte koadrilekin MASTER PINTXO EGUNA!!!!

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Gazteria Noiz sortua: Ostirala, 03 Ekaina 2016 Argitaratua: Ostirala, 03 Ekaina 2016

sopela master pintxo

 

 

 

 

Bihar, hilak 4, udaletxeko plazan koadrilen eguna ospatuko du Sopelako koadrilen koordinakundeak Master Pintxo Txapelketa eginez. Zerbiletak, bandejak eta edaria Sopekorrek jarriko ditu. Pintxoak egiteko osagaiak eta tresneria, aldiz, koadrila bakoitzak eraman beharko du.

17:00etan izango da hitzordua, eta izena eman ondoren (3€), 17:30ean, zozketaren bidez koadrila bakoitzari osagai bat emango zaio eta 2h 30mintan pintxoa pentsatu eta prestatu beharko dute.

Pintxoak "epaitzeko" baloratzeko unea 20:00etan izango da. Ondoren, 21:00ean umore ikuskizuna eta eguna primeran jarraitzeko, 22:30en, Laiak Tabernan The Ribbons kontzertua.

 

Add a comment
0
0
0
s2smodern

Kukutzaren aferan Uribe Kostako lagun biak absolbitu dituzte

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Gazteria Noiz sortua: Osteguna, 21 Apirila 2016 Argitaratua: Osteguna, 21 Apirila 2016

Sopela KukutzaSopela.net-ek askotan informatu du Kukutza gaztetxea eraitsi zuten egunean atxilotutako gazteen egoeraz eta haien kontra izandako bide judizialaz. Gogoan har dezagun iazko irailean Bilboko auzitegiak bederatzi hilabeteko espetxe zigorrera kondenatu zituela hemeretzi gazte, eta horrez gain, 84.000 euroko kalteak ordaindu behar zituztela. Epaituen artean Uribe Kostako gazte bi zeuden.

Gorka: Urduliz-Sopela

Gure herrian oso ezaguna da Gorka, urduliztarra eta Sopelako hainbat herri eragile eta taldetan hartu du parte: gaztetxea, Plazabeltza, jai batzordea….

Orain absolbitu

Aste honetan, Kukutza eraitsi zutenetik 5 urtera, publikoa egin da Bizkaiko Lurralde Auzitegian egindako epaiketaren sententzia eta atzera bota du Bilbokoa, beraz Bizkaiko Lurralde Auzitegiak hamazortzi lagun absolbitu eta beste bati espetxe zigorra lau hilabetera murriztu dio. Bizkaiko Auzitegiak argudiatu du "ertzainen lekukotzak ziren kondena horien oinarri bakarra".

Add a comment
0
0
0
s2smodern

Sopelako Sekeko gaztetxearen “hileta”

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Gazteria Noiz sortua: Asteartea, 03 Maiatza 2016 Argitaratua: Asteartea, 03 Maiatza 2016

Sopela Sekeko hiletaGazte Asanblada Sopeloztarrak otsailean hausnarketa egin ondoren Sekeko Gaztetxearen ateak ixteko erabakia hartu zuen eta datorren larunbatean, maiatzak 7, gaztetxearen “hileta ospatuko” da.

Maiatzak 7, hileta ospakizuna

Maiatzaren 7an hainbat ekitaldi antolatu dira…
12:00etatik aurrera hainbat tailer: grafitti tailerra, xuxurlatzaileak eta ipuin kontaketa, umeentzako tailerra Kalabazan Elkartearen eskutik.
15:00ean Herri bazkaria agroekologikoa. Tiketak Laiak tabernan edo Ugari dendan eskura daitezke 8 eurotan (txikientzat 6)
16:30ean bingo musikatua
18:30ean poteoa olgetan
20:30 Kontzertuak: Akerjembe Sound Sistema, Mis Ovarios 33, Sembrando Kaos

Sekeko gaztetxearen historia aberatsa

Sekeko gaztetxeak 2010ean ireki zituen ateak, gazteek Sekeko errotaren jabeekin akordio lortu ondoren. Hasiera-hasieratik gogor ekin zioten lanari, eta auzolanean, egoera txarrean zegoen eraikina guztiz berritu eta egokitu zuten. Sei urte hauetan, ekin eta ekin, hainbat jarduera burutu dute: mota askotako tailerrak, jardunaldiak, kontzertuak, hitzaldiak, domeka beroak, proiekzioak, antzerkiak, mendi irteerak, txapelketak... herrian izandako ekintzetan lagundu eta lan egin dute: inauteriak, jai batzordea, Libre dinamika eta honez gain, entsegu lokala egokitu dute Sekekon musika taldeen esku uzteko. Sekulako lana autogestioa eredutzat hartuta eta herri dinamikekin lotuta.

Add a comment
0
0
0
s2smodern

Sekeko Gaztetxeak itxiko du atea

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Gazteria Noiz sortua: Larunbata, 27 Otsaila 2016 Argitaratua: Larunbata, 27 Otsaila 2016

Sekeko hasieran

Gazte Asanblada Sopeloztarrak Sekeko Gaztetxearen ateak ixteko erabakia hartu du

Gazte Asanblada Sopeloztarrak, asanblada eta hausnarketaren egin ondoren Sekeko Gaztetxearen ateak ixteko erabakia hartu du. Gazte Asanblada Sopeloztarrak, ordea, bizi-bizirik jarraituko duela jakinarazi du eta indarrak lan sozial, kultural eta politikoa egitera bideratuko duela, inertzietatik askatuz aisialdia eta herri mugimendua astinduz. (argazkian Sekeko hasieran)

Historia aberatsa
Sekeko gaztetxeak 2010ean ireki zituen ateak, gazteek Sekeko errotaren jabeekin akordio lortu ondoren. Hasiera-hasieratik gogor ekin zioten lanari, eta auzolanean, egoera txarrean zegoen eraikina guztiz berritu eta egokitu zuten. Sei urte hauetan, ekin eta ekin, hainbat jarduera burutu dute: mota askotako tailerrak, jardunaldiak, kontzertuak, hitzaldiak, domeka beroak, proiekzioak, antzerkiak, mendi irteerak, txapelketak... herrian izandako ekintzetan lagundu eta lan egin dute: inauteriak, jai batzordea, Libre dinamika eta honez gain, entsegu lokala egokitu dute Sekekon musika taldeen esku uzteko. Sekulako lana autogestioa eredutzat hartuta eta herri dinamikekin lotuta.

Bideo bat grabatuko da
Sekekori buruzko bideoa grabatzeko asmoa dago memoria eta omenalditxo modura, hori dela eta Sekeko bertatik pasatu den lagun guztiei gonbidapena egiten zaie martxoaren 12 eta 13an grabatuko den bideoan parte hartzeko (grabaketa gaztetxean bertan izango da goiz eta arratsaldez). Guztion presentzia asko eskertuko da “historia sortuteko eta birsortuteko memoria gordetea beharrezkoa da ta”.

SOPELAri EGIN DIOZUEN EKARPENENGATIK ESKERRIK ASKO. Sopela.net

Add a comment
0
0
0
s2smodern

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu