JAI BRASILDARRA ETA TIPO BELTZAK!!

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Gazteria Noiz sortua: Astelehena, 02 Maiatza 2011 Argitaratua: Astelehena, 02 Maiatza 2011
 Gazte Asanblada Sopeloztarrak, Zapatuan, Sekeko Gaztexean, ertzaintzarekin izandako tirabiraren ondorioz, bere blogean hurrengo salaketa egiten du:    
"Pasadan zapatuan, apirilaren 30, Sekeko gaztetxean Brasildar eguna ospatu genuen.  Hasikeran, Favelen inguruko pelikula bat jarri genuen, ondoren, hango gastronomia dastatzeko aukera izan genuen eta bukatzeko kontzertu batzuekin hasi ginen. Giroa paregabea zen. Jendea, caipirinha eskuan, dantzan, abesten eta giroaz gozatzen zebilen. Lehenengo kontzertua, Batuketaun taldeak eskainia, izugarrizko giroa sortu zuen, eta ordurako jendea soinu brasildarraz gozatzen jarraitzeko irrikan zegoen. Baina halako batean denek ezagutzen ditugun tipo beltzak bertara hurbildu ziren. Gazte asanbladako kideekin hitz egin ostean, argi utzi zuten handik aurrera beste “zaratarik” entzuten bazuten berriro han izango zirela. Holako mehatxuak  entzunda, kontzertua etetea erabaki genuen.  Giroa bat-batean izoztu egin zen. Baina Tolosatik eta Asuatik etorritako taldeek, barruan sortutako giroa berriro ere berotu zituen bertan geunden guztien arima.

Jai hauetan, kanpoko herrien kultura erakusteaz eta gozatzeaz gain, jendarteko harreman berriak sortzen dira, herrien arteko harremanak hain zuzen. Ta zein da beraien asmoa? Gure gauak gune alternatiboetatik at igarotzea, diskoteketan edo pub-etan sartuta musika komertzialaz nazkatuta, bertan aurki ditzazkegun edari garestiak ordainduz, eta zer esan bertan dauzen droga kopuru mordoaz?? Argi dago beraien mehatxuek gure existentziarekin akabatzeko intentzio inposatzailea gordetzen dutela.

Nazkatuta gaude urtez urte eta egunez egun udaletxeak jartzen dizkigun oztopoez. Jakin behar dute, Sopelako gazteria ezin izango dutela gelditu eta gure proiektua aurrera eramango dugula oztopo guztiak gainetik. Zapatuan bezala, ezin izango dute gure arima hotzitu gure ametsetan gehiegi sinesten dugulako." 

Gora SEKEKO GAZTETXEA! Aurrera gazte borroka!
Bisitak: 1674
0
0
0
s2smodern

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu