ZORIONAK SEKEKO GAZTETXEA!!

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Gazteria Noiz sortua: Azteazkena, 13 Apirila 2011 Argitaratua: Azteazkena, 13 Apirila 2011

 

Larunbatean, Gazte Asanblada Sopeloztarra, Sekeko Gaztetxeko lehen urteurrena ospatu zuen. Ekintza ugari antolatu zituzten eta ospakizuna goizetik gaueraino luzatu egin zen. Umeentzako jolasak, herri kirolak, bazkaria, antzerkia, kontzertuak, batukada, …

 {youtube}TJ0HQf8BRvw{/youtube}

Oiartzuna gara abestia deskargatzeko sakatu hemen

Ekitaldi berezia ere egin zuten, urte luze honetan gaztetxean zein kalean jorratu dituzten dinamika guztiak ezagutzera emateko. 

Ekitaldiko testu eta bideoak:

"Urte bat, 365 egun eta hamaika amets.

Pasaden urteko neguan hutsik eta zaharkitua zegoen baserri bat okupatu genuen. Hilabete batzuetan gogor lan egin ondoren, etxearen ateak zabaldu genituen, eta Sekeko Gaztetxe koloretsuaren aurkezpena egin genuen. Hilda zegoen tokia berpiztea eta martxan jartzea zen gure helburua.

Musika, antzerkia, tailerrak, ikastaroak, jaiak, hitzaldiak, zinema edota eztabaidak. Ekintza guzti hauek, gure irudimena eta nahien ondorio izan dira, eta gaztetxearen proiektua egi bihurtu dute. Guztiak, autogestioan oinarrituak eta baita pribatizaturik dagoen aisialditik at ere. Hau da, Gazteok gazteontzat eginak.

Esan beharra dago, pertsona askok parte hartu dutela Gaztetxean, haien ekarpen, burutazio, lana edo soilik presentziarekin. Eta pertsona hauek, gune autogestionatu, asanbleario eta jerarkiarik gabekoan, modu batez edo bestez parte hartzean, gizarte ereduaren aldaketarekin amesten dugunekin bat egin dute.

Gazteria aktibatu nahi dugu, bildu eta antolatu, kritikotasunaren irizpidea jarraituz beti. Eta horregatik, gazte asanblada sopeloztarretik antolatzen diren ekimen guztiak partehartzaileak dira, hurrengo irudietan ikusiko dugun moduan."

{youtube}c4IBp5n9AFc{/youtube}

"Gazte asanblada sopeloztarretik Gaztetxearen beharra ikusi dugu beti. Eta hau lortzeko egin dugun bidean, udaletxearen aldetik oztopoak topatu ditugu etengabe, kolpe gogorrak izan diren desalojoak jasan ditugu eta beste zailtasun asko eta asko aurkitu ditugu.

Udaletxearen aldetik inoz ez da egon gazteon aisialdi eta garapenerako leku bat sortzeko nahia, eta are gutxiago gazteok autogestionatutako lekua sustatzeko borondatea.

''Gaztelekua'' deritzotena, asmatu dute. 13 eta 18 urte bitartekoentzat zuzendua dagoen esparrua da hau, baina hasteko, ez du gazteriaren kolektiboa barru hartzen eta ez ditu gazteen beharrak asetzen. Kontrolatuak, menpekoak, iniziatibarik gabekoak eta konformaerrazak nahi gaituzte, eta Gaztelekuaren adarjotzea sortu dute udaletxearen irudi publikoa apaintzeko.

Baina Sekeko Gaztetxean gazteongan pentsatuz egindako dinamikak eramaten ditugu aurrera. Berritzaileak eta sortzaileak gara, eta bata bestearengandik ikasiz, aurrera eramaten ditugu asanbladan erabakitzen diren ekimen guztiak. Gure txikitasunetik, gizarte eredua aldatzen lagundu nahi dugu, beste Sopela bat merezi dugulako; Porlan eta lapur gutxiagorekin eta kolore berde eta gorri gehiagorekin.

Hurrengo irudietan azkenaldian jorratutako lan ildoa ikusgai izango duzue."

 

{youtube}vsdSJ6k4vKs{/youtube}

"Urte honetan zenbat ekimen eta gauza berri, zenbat aldaketa eta zenbat ikasi dogun. Eta aldi berean berdinak izaten jarraitzen dugu, gure lanean sinesten dugulako, barruan daramagulako herria defendatzeko grina eta garenaz harro gaudelako. Ez ditugu ahaztu nahi, Sopelako gaztetxe eta okupazio mugimenduan, gu baino lehenago ibili izan diren pertsona guztiak. Eurek ereindako hazi asko, guk bildu ditugu edo Izan zirelako gara.

Gure ametsa, Sopela herri aktiboa bihurtzea da. Gazteri kritikoa, jai partehartzaileak, ekimen herrikoiak, gure hizkuntzaren defentza, autogestioa, antolaketa asanblearioa... Ez dugu zuzendari edo buruzagirik behar horretarako, buruaskeak gara, eta prest gaude gure ideien alde borrokatzeko.

Lortutakoa gure baliabideekin eskuratu dugu ostopo ugari gainditu ondoren. Eta orain hemen gaude, Sekeko errota zenaren berpizkundea ospatzen, Sekeko Gaztetxearen 1. urteurrena ospatzen. Hilda zegoen baserria, kolore eta ekimenen bitartez esnatu dugu, baina gure lana ez da bertan geldituko bakarrik. Herrri osoan zehar zabaldu nahi ditugu gure ekimenak.

Gure kostalde eta gune berdeen defentza egingo dugu politika espekulatzaileari aurre eginez, euskal preso politikoentzako amnistia eskatuko dugu, jarrera homofobo eta xenofoen aurka joango gara, euskararen normalkuntzaren alde egingo dugu, aisialdiaren pribatizazioa gaitzetsiko dugu eta gazteok euki behar dugun etxebizitza eskubidearen alde lan egingo dugu beste borroka, ideia eta ekimen askoren artean.

Beraz, aurrera goaz, konbentzimendu osoz,eta herriaren alde borrokatu nahi duten guztiak gonbidatzen eta animatzen ditugu, euren ideien alde egitera, gizartearen aldaketa oinarritik abiatuta egiten delako; Norbanakoen matxinada behar da herri eraldaketa egi bihurtzeko.

Amata telebista, itzali interneta eta kontziente izan. Zer nolako herria nahi duzu?

Guk argi daukagu, erradikalak izango gara inposatzen diguten sistemaren kontra!

Beraz hausnarketa eginda dago eta proiektua aurkeztua. Mila esker!

Gora Sopelako Gazteria!

Gora Sekeko Gaztetxea!"

Bisitak: 1687
0
0
0
s2smodern

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu