Sopelako gaztetxetik Beriain mendiraino

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Gazteria Noiz sortua: Igandea, 26 Abendua 2010 Argitaratua: Igandea, 26 Abendua 2010

sekeko mendi taldeaSopelako Sekeko gaztetxeak,  Sekeko Mendi Taldearen eskutik, urtarrilaren 3 eta 4an, Beriain mendira egingo den irteerara gonbidapena luzatu du Euskal Herriko bazterrak ezagutzen jarraitzeko eta gazteon arteko harremanak sendotzeko.

Nafarroako mendirik ikusgarrienetariko bat igotzeaz gain, irteeran harremanak sakonduko dute gazte sopelostarrek Altsasuko gazteekin, hain zuzen ere, afaria eta gaua Altsasuko gaztetxean emango dute.

Irtetzeko eta itzultzeko orduak zehazteke daude, baina apuntatzeko eta informazio gehiago jasotzeko e-mail bat bidal daiteke Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera. Bestela, domekan Sekeko Gaztetxetik pasatzea besterik ez dago.

Bisitak: 1824
0
0
0
s2smodern

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu