Dena prest Koadrilen Egunaren 3. edizioa ospatzeko

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Gazteria Noiz sortua: Asteartea, 04 Maiatza 2010 Argitaratua: Asteartea, 04 Maiatza 2010

koadrileneguna

Jai herrikoiak bultzatzeko eta herritik eta herriarentzat sortutako eguna gozatzeko asmoz, maiatzaren 15ean Sopelako Koadrilen Egunaren 3. edizioa ospatuko da.

Goizeko 10:00etan izango dute zita gazte sopeloztarrek. Udaletxeko plazatik abiatuta eta EGUZKI talde ekologistaren eskutik, ibilalditxo bat egingo da herritik. LZPren obrak zeharkatuko dira, han sarraskia ikusi ahal izango delarik. Hondartzarako norabidean kostaldea ere ikusiko dute, ibaia eta basoa barne.

Beste ekimen guztiak Plaza Beltzan (euskaltegiaren ondoan) egingo dira. Horrela, ibilaldia eta gero, hamaiketako egiteko aukera egongo da baita txalaparta jotzeko eta entzuteko aukera ere. Ostean, arratsaldeko 15:00etan, herri bazkaria egingo da (bazkarirako tiketak maiatzak 13 baino lehen erosi beharko dira, Plaza Beltza Kulturgunean.

Bazkaldu ostean, koadrilen arteko jolasak burutuko dira; txapelketara apuntatzeko koadrila bakoitzak egunean bertan izena eman beharko du kamiseta sorta bat jasoko duelarik.

Jolasak bukatzean, 2010eko koadrila txapelduna izendatuko da eta merezitako saria jasoko dute. Azkenik, eta egunari amaiera emateko, herritik poteoa egingo da musikaz alaitua.
Bisitak: 2298
0
0
0
s2smodern

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu