Asteburuan auzolanak izango dira Sekeko gaztetxean
Kategoria gurasoa: Sopela
Kategoria: Gazteria
Noiz sortua: Osteguna, 29 Apirila 2010
Argitaratua: Osteguna, 29 Apirila 2010
Asteburu honetan obra lanetan jarraituko dute Sekeko gaztetxean gazte sopeloztarrek. Gazte Asanblada Sopeloztarreko (GAS) kideek euren blogean azaldu dutenez, ostiralean, arratsaldeko 16:00etan pasilloko zorua konponduko dute, baita kanpoko muralaren basea margoztuko dute ere. Hurrengo egunean, larunbata, goizeko 10:00etan bilduko dira gazteak.