Sopelan muralak egiteagatik, lagun bat epaituko dute “mozal” lege pean

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Gazteria Noiz sortua: Asteartea, 04 Abendua 2018 Argitaratua: Asteartea, 04 Abendua 2018

Sopelan mozal legerik ez

Adi: kartelaren ordua ez da zuzena, elkarretaratzea 09:00eta izango da

 

 

Elkarretaratzea Getxoko epaitegian

Sopelan muralak egiteagatik gazte bat epaitua izango da bihar (abenduak 5) Getxoko epaitegian “mozal” lege pean. Epaiketa salatzeko elkarretaratzea deitu da goizeko 09:00etan.

Joan den maiatzaren bostean bederatzi gazte identifikatu zituzten Sopelako hondartzan mural politikoen topaketak egiten ari ziren bitartean. Identifikazioen ostean, isunak eta epaiketarako zitazioak jaso zituzten Herritarren Segurtasunerako Legea erabiliz (Mozal Legea). Gazte hauen kontrako epaiketa urtarrilaren 15ean izango da. Ikusi: Adierazpen askatasunaren aldeko kontzentra Sopelan.

Egoera honen kontra protestatzeko, irailaren 29an, zentsuraren aurkako eguna antolatu zen, eta muralak egin ziren berriro leku berean. Egun hartan, Sopelako udaltzainek beste gazte bat identifikatu zuten eta kasu honetan ere isuna eta epaitegirako zitazioa jaso zituen. Biharko epaiketa pertsona honen kontra da.

Epaiketaz eztabaidatu zen Sopelako plenoan

Udalaren jarrera zentsuratzailea salatzeko eta adierazpen askatasuna defendatzeko, gazte kolektiboak elkarretaratzea egin zuen Sopelako udaletxearen aurrean eta mozioa aurkeztu zuen azaroko Udal Osoko Bilkuran.

EHBilduk bideratu zuen gazteon mozioa eta plenoan, aldeko botoan bat egin zuten EHBilduk, Orain Sopelak eta atxiki gabeko zinegotziak: osotara 8 boto alde. PNVk kontrako boto eman zuen (7 boto) eta DB-TU abs zen. Ezustean, PSEko ordezkaria ez zegoelako aretoan, mozioa onartua izan zen.

Mozioaren onarpenak ez du balore praktikorik, Gontzal Hermosilla Sopelako alkateak argi utzi zuelako epaiketek aurrera segituko zutela; baina badu balore sinbolikoa Gobernu Taldeak ez duelako Udal Osoko Bilkuraren babesa. Hain zuzen ere, onartutako mozioaren arabera Sopelako udalak konpromisoa hartzen du adierazpen askatasunari eraso egiten dion ekinbiderik ez hartzeko eta Eusko Jaurlaritzari eskatzeko ez dezala aplikatu Mozal Legea edo adierazpen askatasuna mugatzen duen antzeko legedi errepresiborik.

Bisitak: 117
0
0
0
s2smodern

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu