Sopelako Sekeko gaztetxearen “hileta”

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Gazteria Noiz sortua: Asteartea, 03 Maiatza 2016 Argitaratua: Asteartea, 03 Maiatza 2016

Sopela Sekeko hiletaGazte Asanblada Sopeloztarrak otsailean hausnarketa egin ondoren Sekeko Gaztetxearen ateak ixteko erabakia hartu zuen eta datorren larunbatean, maiatzak 7, gaztetxearen “hileta ospatuko” da.

Maiatzak 7, hileta ospakizuna

Maiatzaren 7an hainbat ekitaldi antolatu dira…
12:00etatik aurrera hainbat tailer: grafitti tailerra, xuxurlatzaileak eta ipuin kontaketa, umeentzako tailerra Kalabazan Elkartearen eskutik.
15:00ean Herri bazkaria agroekologikoa. Tiketak Laiak tabernan edo Ugari dendan eskura daitezke 8 eurotan (txikientzat 6)
16:30ean bingo musikatua
18:30ean poteoa olgetan
20:30 Kontzertuak: Akerjembe Sound Sistema, Mis Ovarios 33, Sembrando Kaos

Sekeko gaztetxearen historia aberatsa

Sekeko gaztetxeak 2010ean ireki zituen ateak, gazteek Sekeko errotaren jabeekin akordio lortu ondoren. Hasiera-hasieratik gogor ekin zioten lanari, eta auzolanean, egoera txarrean zegoen eraikina guztiz berritu eta egokitu zuten. Sei urte hauetan, ekin eta ekin, hainbat jarduera burutu dute: mota askotako tailerrak, jardunaldiak, kontzertuak, hitzaldiak, domeka beroak, proiekzioak, antzerkiak, mendi irteerak, txapelketak... herrian izandako ekintzetan lagundu eta lan egin dute: inauteriak, jai batzordea, Libre dinamika eta honez gain, entsegu lokala egokitu dute Sekekon musika taldeen esku uzteko. Sekulako lana autogestioa eredutzat hartuta eta herri dinamikekin lotuta.

Bisitak: 1362

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu