Sekeko Gaztetxeak itxiko du atea

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Gazteria Noiz sortua: Larunbata, 27 Otsaila 2016 Argitaratua: Larunbata, 27 Otsaila 2016
View Comments

Sekeko hasieran

Gazte Asanblada Sopeloztarrak Sekeko Gaztetxearen ateak ixteko erabakia hartu du

Gazte Asanblada Sopeloztarrak, asanblada eta hausnarketaren egin ondoren Sekeko Gaztetxearen ateak ixteko erabakia hartu du. Gazte Asanblada Sopeloztarrak, ordea, bizi-bizirik jarraituko duela jakinarazi du eta indarrak lan sozial, kultural eta politikoa egitera bideratuko duela, inertzietatik askatuz aisialdia eta herri mugimendua astinduz. (argazkian Sekeko hasieran)

Historia aberatsa
Sekeko gaztetxeak 2010ean ireki zituen ateak, gazteek Sekeko errotaren jabeekin akordio lortu ondoren. Hasiera-hasieratik gogor ekin zioten lanari, eta auzolanean, egoera txarrean zegoen eraikina guztiz berritu eta egokitu zuten. Sei urte hauetan, ekin eta ekin, hainbat jarduera burutu dute: mota askotako tailerrak, jardunaldiak, kontzertuak, hitzaldiak, domeka beroak, proiekzioak, antzerkiak, mendi irteerak, txapelketak... herrian izandako ekintzetan lagundu eta lan egin dute: inauteriak, jai batzordea, Libre dinamika eta honez gain, entsegu lokala egokitu dute Sekekon musika taldeen esku uzteko. Sekulako lana autogestioa eredutzat hartuta eta herri dinamikekin lotuta.

Bideo bat grabatuko da
Sekekori buruzko bideoa grabatzeko asmoa dago memoria eta omenalditxo modura, hori dela eta Sekeko bertatik pasatu den lagun guztiei gonbidapena egiten zaie martxoaren 12 eta 13an grabatuko den bideoan parte hartzeko (grabaketa gaztetxean bertan izango da goiz eta arratsaldez). Guztion presentzia asko eskertuko da “historia sortuteko eta birsortuteko memoria gordetea beharrezkoa da ta”.

SOPELAri EGIN DIOZUEN EKARPENENGATIK ESKERRIK ASKO. Sopela.net

Bisitak: 1217

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu