"SKK" Abenduaren 26 ospatuko ditu "Kanpanadak"

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Gazteria Noiz sortua: Asteartea, 22 Abendua 2015 Argitaratua: Asteartea, 22 Abendua 2015

elegante gaua

 

GABON ZAHARREKO KANPAIKADAK ABENDUAREN 26AN OSPATUKO DITUGU!!!

Mahatsak lagun artean jateak bere xarma duelako, Sopelako koadrilak lehenak izango dira urte berriari ongietorria ematen! Egitarau elegantea sortu dugu egun berezi honetarako!

19.00etan Udaletxean elkartuko gara KOKTEL-POTEOAri hasiera emateko. Tabernaz-tabernaz hauek prestaturiko koktelik goxoenak dastatuko ditugu! 1.5€ren truke.

Tabernak: Laiak, Lurren, Txindor, Elizpe, Cherokee eta Ez dakit!23.45etan udaletxera joango gara 00.00etan 12 kanpaikadekin batera mahatsak jateko!

Sopelako 3 aurkezlek alaituko dute gaua! NORTZUK IZANGO DIRA?

Zuen jantzirik eleganteenak ekarri!! Mahatsak udaletxean hartu daitezke 1€en truke! Xanpaina eta konfetiak zuen esku!! ANIMATU KRISTOLAKO GAUA IZANGO DA!

 

Bisitak: 1082
0
0
0
s2smodern

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu