Kukutzari elkartasuna adierazteagatik bederatzi hilabeteko espetxe zigorra gazte sopeloztar bati.

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Gazteria Noiz sortua: Osteguna, 22 Urria 2015 Argitaratua: Osteguna, 22 Urria 2015

kukutzaGazte sopeloztar bati, eta beste gazte guztiei ere.

Bilboko auzitegiak bederatzi hilabeteko espetxe zigorrera kondenatu ditu hemeretzi gazte, Kukutza gaztetxea eraitsi ostean izandako istiluetan “desordena publikoa” eragitea leporatuta. Horrez gain, 84.000 euroko kalteak ordaindu beharko dituzte. Abokatuen ustez, “eraispenaren egunean Errekalden zegoen edozein pertsonak jasoko zuen bederatzi hilabeteko espetxe zigorra", eta helegitea jarriko dutela adierazi dute.

Abokatuek larritzat ere jo dute epaileak 84.000 euroko zigorra ezartzea. Bilboko Udalak egun hartan gertatutako kalteen ordainetan eskatu zuen diru kopuru hura, baina gero, udala ez zen epaiketara aurkeztu eta fiskalak bere egin zuen eskaria.

Okupazioa aldarri

Zigorrarekin "okupazioa kolpatu eta kriminalizatu" egin nahi izan dutela uste dute elkartasun taldekoek, baina "Epaiketan esan genuen bezala: egon ginen eta egongo gara"

Bisitak: 2491

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu