Skate-park berria non eta nola?

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Gazteria Noiz sortua: Osteguna, 13 Martxoa 2014 Argitaratua: Osteguna, 13 Martxoa 2014

skate

Sopelako Udalak bilera antolatu du martxoaren 14an, ostirala, 19:00etan Kurtzio Kultur Etxean skate-park berriaren inguruan hausnartzeko: non koka daiteke? Nola egin?

Azpiegitura honen kokapenaz hainbat arazo sortu dira, esate baterako, hasieran Urko paduran eraikitzea aurreikusten zen, baina Udal Gobernuak aukera hori bertan behera utzi du URAk ezarritako mugek aukera hau baztertzen zutelako eta paduran hezetasun handia dagoelako. Beste leku batzuk ere aztertu dira, baina ez dago behin betirako erabakirik. Hori dela eta, beharrezkoa da skate-park berria eraikitzeko kokagune berri bat bilatzea, eta lehenik eta behin Sopelako Udalak balizko erabiltzaileen iritzia jaso nahi du.

Udalak informazio tekniko guztia  jarriko du interesatuen esku

Udalak proiektuaren informazio tekniko guztia jarriko du interesatuen esku: egon daitezkeen muga tekniko, ekonomiko eta legalak zeintzuk diren, Udalak dituen lursailak, egon daitezkeen alternatibak e.a. Kontuan hartu behar da Sopelako Udalak 250.000 euroko diru-saila gorde duela skate-parke berri honen eraikuntzarako

Bestalde, taldeak ere erabaki beharko du skate-parkea NOLAKOA izango den. Hau da, zer nolako ezaugarriak izango dituen, erabiltzaileen beharrizanen arabera. Udalak baldintza bakarra jarriko du: skate-parkea erabiltzaile mota ezberdinentzat pentsatua egon beharko du: adinen arabera, mailaren arabera e.a.

Informazio gehiago: sopelakoudala web orria

Bisitak: 975
0
0
0
s2smodern
  • ¿Sopelana o Sopela?

    En torno al debate sobre la denominación de nuestro pueblo venimos a aportar un par de documentos interesantes: uno es lel propio dictamen de Euskaltzaindia al respecto y otro, la aportación de Xabier

    Gehiago irakurri...
  • Sopela.net

    “Sopela.net” ekimen xumea da, baina helburu argia du: Sopelaz informatu, Sopelaz hausnartu, Sopelako herriari zerbitzua eman eta sopeloztarroi lekutxo bat eskaini haien artikuluak, iritziak eta ekarpenak plazara ditzagun.

    Gehiago irakurri...
  • Datu batzuk

    Sopela (honelaxe esaten diogu euskaldunok gure herriari, eta honelaxe onartzen du Euskaltzaindiak) Euskal Herria osatzen duen zazpi lurraldeetariko batean kokatzen da, Bizkaian hain zuzen ere.

    Gehiago irakurri...

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu