Pintxo dastaketa

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Gazteria Noiz sortua: Igandea, 17 Martxoa 2013 Argitaratua: Igandea, 17 Martxoa 2013

 

Sopelako Koadrilen Koordinakundeak, hurrengo larunbatean, martxoak 23, pintxo dastaketa eguna ospatuko du. Ekimena, herriko 6 tabernen partaidetzarekin egin da ( Elizpe, Aleman Valker Paulaner, Meñakoz, Lurren, Laiak eta Mikelats).

Koadrila, bakoitzak, 50 pintxo prestatuko ditu goizean zehar, Jauregizar Plazan. Ondoren, tabernaz taberna abiatuko dira prestatutako pintxo guztiak dastatuz, 3 euroren truke.

Tiketak egun berean salgai jarriko dituzte. Koadrilez gain, edonor animatu daiteke, pintxoak dastatzen, tabernaz taberna egingo den ibilbidean parte hartuz.

Koadrilen Koordinakundea, Sopelan burutzen diren ekimenak, era bateratuan antolatzeko eta pretatzeko asmoz sortu da. Horrela, hurrengo batzarren deialdiak edota informazioa jaso nahi duten koadrila edo herritarrentzat, posta elektroniko bat zabaldu berri dute, Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

Bisitak: 1093
0
0
0
s2smodern

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu