Martxoko egitaraua

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Gazteria Noiz sortua: Osteguna, 07 Martxoa 2013 Argitaratua: Osteguna, 07 Martxoa 2013

                       

Sopelako Asanblada Feminista eta Gazte Asanblada Sopeloztarrako kideak, elkarlanean egon dira egunotan martxoko egitaraua prestatzen. Horrela, egitarau zabala antolatu dute;

* Martxoaren 8an, emakumearen nazioarteko eguna izanik, kontzentrazioa burutuko dute arratsaldeko 20.00etan, udaletxeko plazan. Ondoren trikipoteoa egingo dute herriko kaleetatik.

* Martxoaren 10ean, goizeko 12.00tatik hasita, bigarren eskuko truke azoka antolatuko dute udaletxeko plazan eta 19.00etatik aurrera, Euskal Herriko emakumeen borrokak, utzitako irudien argazki erakusketa ikusteko aukera egongo da Sekeko Gaztetxean.

* Martxoaren 12an, 19.30etan, proiekzioen bitartez, ikuspegi historikotik, mugimendu feministak jorratu izan duen lan hildo eta borroka ezberdinak aztertuko dute Sekeko Gaztetxean.

* Martxoaren 14an, 19.30etan,  Zoru pelbikoaren aurkikuntzaren inguruko tailerra eskainiko dute Kurtzioko Kultur Etxean.

* Martxoaren 15ean, 19.00etan, Sekeko Gaztetxean, hitzaldia emango dute, mugimendu feministaren ibilbidearen inguruan, irudien bidez.

* Martxoaren 16an, Kurtzioko Kultur Etxean, arratsaldeko 19.00etan, emakume eta gizonen arteko ezberdintasun sozialak aztertuko dute eta ondoren kafe tertulia egingo dute herrian zehar.

* Martxoaren 19an, arratsaldeko 19.00etatik 21.30etara sukaldaritza tailerra emango dute Sekeko Gaztetxean.

Aldi berean, euskararen aldeko lasterketarekin bat egin dute bi taldeek eta aurtengo 18.korrikan, larunbatean egingo den aurkezpenean eta martxoaren 22an, 15.15etan, sopelatik pasako den lasterketan parte hartzeko deia luzatu dute.

Egutegi zabalarekin dator beraz hilabetea.

Bisitak: 1326
0
0
0
s2smodern

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu