Sopelan Konstituzioa eta bandera espainiolaren inposaketa barregarri utzi zuten

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Gazteria Noiz sortua: Ostirala, 07 Abendua 2012 Argitaratua: Ostirala, 07 Abendua 2012

 

Sopela faxistek hartuta

Sopelako Gazte Asanbladak deituta, pasa den abenduaren 6an, Espainiar konstituzioa eta Espainiako Banderaren inposaketa salatzeko ekimen originala burutu zuten. Goizean goiz, falangistak, erreketeak, epaile antidemokratikoak, guardia zibilak, militarrak eta "manolak", Sopelako kaleetatik ibili ziren herri hau birkonkistatzen. "Gora Espainia" zioen pankarta eskuan hartuta eta Manolo Escobar abeslari frankistaren imnoak lau haizeetara zabalduz, Sopeloztarren irribarrea eta harridura sortu zuten. Deialdia egiteko orduan EAJren jarrera kritikatu zuten Sopelan bandera espainolaren inposaketa ofizialki salatzeko ezetz esan zutelako eta Bilbon Azkunak Espainiar Ejerzitoaren Garrellano erregimienduari ofizialki omenaldia egin ziolako. Haien blogean hori salatzeko atera zuten irudia ikus daiteke. Kalez kale ibiltzen ziren bitartean auzokidei orritxo bat banatu zieten ekintzaren arrazoia azaltzen.

Banandu zuten orritxoan hau esan zuten: "Zer sentitu dozu frankismoa goraipatzen dauen jende multzo bat, zure nortasun eta eskubideak mespretxatuz zure herriko plazan agertuterakon? Hori bera sentitzen dugu guk gaur bezalako egun batean, abenduaren 6ean, iraintzen gaituen konstituzio espainiar bat, jai egun behartua dela gogoratzean. Amorrazio berdina eragiten digu gure herriko udaletxe azpitik pasa, gora begiratu, eta Espainiako tribunalen mehatxupean, Espainiar bandera inposatu izan zaigula gogoratzen dugun bakoitzean. Zer gara ba euskaldunok konstituzio horretan, mapan oraindik konkistatzeke dagoen puntu ilun bat baino? Frankismo garaira itzultzea da espainiar gobernuak guretzat nahi duena, haien inposaketa disimulatuen bidez, inor ez azaldatzea, umilatuak sentitzen garela ez aldarrikatzea, eta horrela, euskaldunon bizimoduetan inposaketak ohitura bihurtzea. Eta horela, gutxinaka, gure nortasuna ezabatzea. Hau da nahi duten herri euskalduna: existitzen ez dena. Gazte Asanblada Sopeloztarra"

Bisitak: 1964
0
0
0
s2smodern

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu