URIBE OSPITALEA PLATAFORMAk deia egin du Sopelako udalbatzara joateko

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Udala Noiz sortua: Larunbata, 19 Martxoa 2016 Argitaratua: Larunbata, 19 Martxoa 2016

plenora

 

Datorren martxoaren 22an, asteartean, Sopelako udal osoko bilkuran mozioa aurkeztuko du Uribe Ospitalea Plataformak. Plataformako kideek ekainean zabalduko den Urdulizeko ospitaleak ekarriko dituen arazoen konponbidea nahi dute,  horregatik ondorengo eskariak egingo dizkio  udalari  mozioaren bidez:

  • Herriko bizimodua baldintzatuko ez dituzten sarbideak.
  • Metroan maiztasun gehiago eta Bizkaibus zerbitzu hobea.
  • Aurreko udal gobernuaren prestatutako informe teknikoan oinarriturik, sarbide posibleen inguruko prozesu parte hartzailea.
  • Herriari galdetzeko konpromisoa.
  • Erakundeen arteko lankidetza arazoari konponbidea ahalik eta lasterren emateko.

Plenoan parte hartu
Plenoa martxoaren 22an izango da, asteartea 19:30ean, eta Plataformak deia egin du herritarrok mozioa babes dezaten.

Zenbait datu:
Plataformak ospitaleak 23 herriri emango diela zerbitzua jakinarazi du, 74.000 larrialdi egoerari, 175.000 kontsulta, 12.700 sartze, 8.000 ebakuntza kirurgiko eta egunero 3000 auto gehiago Sopelatik.

Bisitak: 643
0
0
0
s2smodern
  • ¿Sopelana o Sopela?

    En torno al debate sobre la denominación de nuestro pueblo venimos a aportar un par de documentos interesantes: uno es lel propio dictamen de Euskaltzaindia al respecto y otro, la aportación de Xabier

    Gehiago irakurri...
  • Sopela.net

    “Sopela.net” ekimen xumea da, baina helburu argia du: Sopelaz informatu, Sopelaz hausnartu, Sopelako herriari zerbitzua eman eta sopeloztarroi lekutxo bat eskaini haien artikuluak, iritziak eta ekarpenak plazara ditzagun.

    Gehiago irakurri...
  • Datu batzuk

    Sopela (honelaxe esaten diogu euskaldunok gure herriari, eta honelaxe onartzen du Euskaltzaindiak) Euskal Herria osatzen duen zazpi lurraldeetariko batean kokatzen da, Bizkaian hain zuzen ere.

    Gehiago irakurri...