Sopelako PNVk lehentasun gehiago ematen dio Deia egunkariari zinegotziei baino

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Udala Noiz sortua: Igandea, 06 Martxoa 2016 Argitaratua: Igandea, 06 Martxoa 2016

Komunikabide ofizialaOtsaileko osoko bilkuraren amaieran, “erregu eta galdera atalean” EHBilduk bere kexa helarazi zion PNVk kudeatzen duen Gobernu Taldeari azken asteetan, Deia eta Hemendik gehigarria bihurtzen ari direlako udalaren komunikabide ofizialak. EHbilduren ustez “Deia eta Hemendik ezin dira izan Sopelako udalaren komunikazio bide fizialak”

EHBilduk salatu zuen zenbait egitasmo eta inbertsiori buruzko informazioa eman dela aipatutako komunikabidean zinegotziek batzorde informatiboetan edo plenoetan eztabaidatu eta erabaki baino lehen, hala nola, Urkoko polikiroldegiaren berriztapena, Ikastolarako bidegorriaren egoera edo Ingestaseko Skate-Park eraiketa.

Larria da oso: Gardentasuna ZERO.

Oposizioan dauden zinegotziekiko PNVk duen gardentasun eza “larria da oso” Sopelako EHbilduren ustez; “zenbait gaiez aurretiaz galdera erregistratuta genuelako batzorde informatiboetan eztabaidatzeko eta ez zitzaigun erantzun egokia eman, beste batzuetan jadanik erabakiak hartuta daudelako plenoan eta prentsan agertutakoak ez du bat egiten erabakiekin”.

adibide zehatzak

EHbilduk agiri ofizialak erabiliz demostratu nahi izan du Deiari ematen zaion lehentasunezko tratua:
1.- Ikastolarainoko bidegorria: EHBilduk batzordean erregistratu zuen galdera eta horrela jasotzen da akta ofizialean. Erantzuna honako hau da: “Batzordeburuak erantzun du ez dagoela ezer berririk” (Udalaren aktatik hitzez hizt kopiatuta). Kito.
2.- Urkoko polikiroldegia: Deiak dio 800.000 euro erabiliko direla konponketarako. Plenoan onartutako aurrekontuetan, aldiz, bakarrik 26.000 euro aipatzen dira. Inork ez zuen 800.000 euro aipatu.
3.-Skate park: EHBilduk batzordean erregistratu zuen galdera eta horrela jasotzen da akta ofizialean. Erantzuna honako hau da:"... gune hori non kokatu aztertzen ari gara, egungo proposamena ez baita egokitzat jotzen... enpresekin harremanetan jarri ginen kokagunerik onena zein den ezartze aldera, baina azkenean ez zen horri buruzko akordiorik izan” Prentsaren bidez gauzatuko dela enteratu gara.

Kontuan izan gainera, bidegorriaren eta skate parkearen egitasmoak aurreko legealdia jarri zituela abian EHbilduko Udal Gobernuko taldeak eta 2007-2011 legealdian PNVk urtero 11.800 euro ordaintzen ziola Deia eta Hemendik gehigarria ateratzen duen enpresari.

Bisitak: 694
0
0
0
s2smodern
  • ¿Sopelana o Sopela?

    En torno al debate sobre la denominación de nuestro pueblo venimos a aportar un par de documentos interesantes: uno es lel propio dictamen de Euskaltzaindia al respecto y otro, la aportación de Xabier

    Gehiago irakurri...
  • Sopela.net

    “Sopela.net” ekimen xumea da, baina helburu argia du: Sopelaz informatu, Sopelaz hausnartu, Sopelako herriari zerbitzua eman eta sopeloztarroi lekutxo bat eskaini haien artikuluak, iritziak eta ekarpenak plazara ditzagun.

    Gehiago irakurri...
  • Datu batzuk

    Sopela (honelaxe esaten diogu euskaldunok gure herriari, eta honelaxe onartzen du Euskaltzaindiak) Euskal Herria osatzen duen zazpi lurraldeetariko batean kokatzen da, Bizkaian hain zuzen ere.

    Gehiago irakurri...