Sopelako ikastetxeetan ez omen dago leku arazorik Hezkuntza Sailaren ustez

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Hezkuntza Noiz sortua: Osteguna, 13 Ekaina 2019 Argitaratua: Osteguna, 13 Ekaina 2019

Sopela ZipiriñeArgazkian: Zipiriñeko hezkuntza komunitateak egindako manifestazioa Sopelan

 

 

Eusko Jaurlaritzak Hezkuntza Azpiegituren plan berria aurkeztu du

Atzo, ekainak 12, Cristina Uriarte Hezkuntza Sailburuak, 2019-2023 urteetarako Hezkuntza Azpiegituren plan berria aurkeztu zuen. Bertan ia 250 jarduera jasotzen dira autonomi erkidegoan eta lan horiek egiteko 318 milioi euro bideratuko ditu Eusko Jaurlaritzak, aurreko planean (2014-2018) baino 20 milioi gehiago.

Sopelako beharrak ez dira aipatzen.

Plangintza osoan ez da ezertarako aipatzen Sopelan dauden gabeziak eta arazoak ikastetxe publikoetan. Sopelako hezkuntza komunitateak sarritan salatu du ikastetxe publikoen egoera larria: Zipiriñe eta Iberre, biak ala biak, txiki geratu dira. Zipiriñen barrakoiak daude eta Iberreko gazteek Plentziara edo Getxora joan behar dute ikasketak bukatu ahal izateko. 

Egoera hau guztiz ezaguna da Sopelan, mobilizazio handiak ere egin dituzte hezkuntza komunitateek, eta zein izan daitekeen konponbiderik egokienaz iritzi ezberdinak dauden arren, herriko eragile guztiak (ikastetxe biren Gurasoen Elkarteak eta  udaletxean ordezkaritza duten alderdi politikoak) bat datoz egungo egoera ezin dela gehiago luzatu eta eraikin berriak edo egungo egoitzetan handitze lanak egin behar direla ezinbestean eta lehenbailehen.

Eusko Jaurlaritza entzungor

Dirudienez kexa eta ardura hauek ez ditu ontzat hartu Hezkuntza Sailak ez baitu euro bat ere zuzendu Sopelako Hezkuntza Azpiegituretarako eta ezin da esan Eusko Jaurlaritzak ez duela Sopelako egoeraren berri, 2018ko apirilaren 24an EHBilduk, bere parlamentaria eta sopeloztarra den Leire Pinedoren bidez, hainbat galdera aurkeztu zituen Eusko Legebiltzarrean Iberre eta Zipiriñeko egoeraz.

 

Bisitak: 589
0
0
0
s2smodern

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu