Uribe Ospitalea Plataforma aurkezpen publikoa

Kategoria: Justizia Soziala Noiz sortua: Astelehena, 22 Otsaila 2016

asanblada ospitaleaErantzunik gabeko galderak…
Zein izango da garraiobide publikoa? Maiztasunak handituko dira? Linea berriak zabalduko dira?....
Nondik igaroko dira ospitalera doazen errepideak? Hiriguneak zeharkatuko dituzte? Zelan kudeatuko da trafikoa? Nondik igaroko dira anbulantziak, erabiltzaileak, eta langileak?...
Zer eragina izango du ospitalearen zabalerak gure bizimoduan? Zaratak, CO2 isurketak…
Zenbat aparkaleku egongo da Urdulizen? Aparkatzea erraza izango al da? Kotxea uzteagatik ordaindu beharko da?...

Hau bezalako galderak mahairatu dituzte Uribe Ospitalea Plataformako kideek, orain arte erantzunik gabeko galderak.

Uribe Ospitalea Plataforma
Urdulizeko ospitalearen irekiarekin batera sortuko diren arazo hauei guztiei aurre egiteko nahian aurkeztu zen larunbatean, hilak 20, Uribe Ospitalea Plataforma. Aurkezpena Sopelako Kurtzio Kultur Etxean egin zen herri asanblada ireki baten bidez eta orain arte lanean aritu diren SUSAN (Sopela Urduliz Saihesbidea noizko?)eta Urduliz Rurala elkarteko kideek bideratu zuten. Plataformak ez du zalantzan jartzen ospitalearen beharra, ospitalea zabaltzeko baino lehen dauden kezka guztien erantzun falta baizik.

Ospitaleak 23 herritako 197.000 biztanleri emango dio zerbitzua: Mungialde osoan, Uribe Kostako herri guztiei, Bakiori… eta herri hauetan guztietan zanlantza eta kezka ugari daude eta administrazioek ez dute orain arte funtzesko erantzunik eman. Zenbait eskualdetan garraio eza da arazoa, gaur egun ez baitago inolako aukerarik Urdulizera heltzeko; beste herri batzuetan, Sopela kasu, trafikoaren gehikuntza ikaragarria herri gunetik, eta azkenik Urdulizen batuko diren auto pilaketa, honek dakarren aparkatzeko zailtasunak eta Urdulizeko herri izaeran aldaketak.

Plataformako kideek orain arte egindako lana azaldu zuten, eta jakinarazi dute idazki bana aurkeztu dutela udal guztietan gaia planteatuz. Honez gain SUSAN elkarteak sinadura bilketa bati ekin dio Change.org plataforma digitalaren bidez. Plataformako kideek jakinarazi egin zuten ere orain arte EHbilduk lagundu duela lan instituzionalean informazioa pasatuz, mozioak aurkeztuz Bizkaiko Batzar Nagusian eta Sopelako udalean egindako ikerketan plazaratu ziren alternatibak ezagutaeaziz.

Bilerako parte-hartzaileek nabarmendu zuten herritar guztiei helarazi egin behar zaiela informazioa, instituzioen erantzunik ezean mobilizazioaren beharra azpimarratu zen eta udal guztietan mozioak aurkezteko aukeraz ere aritu ziren. Sopelari dagokionez, dauden alternatiben artean eztabaida publiko edo erreferendum bat egitearen aldeko iritziak ere entzun ziren.

Sopela.net-ek zenbait artikulu argitaratu du gai honi buruz

 

Bisitak: 611
0
0
0
s2sdefault