Prentsaurrea Berangoko Makropoiektuaren aurka

Kategoria gurasoa: Zuk esan Kategoria: Salaketak Noiz sortua: Azteazkena, 09 Azaroa 2016 Argitaratua: Azteazkena, 09 Azaroa 2016

Berango prentsaurreaGaur goizean, azaroak 9, EHBilduko Uribe Kostako hainbat zinegotzik eta Bizkaiko Foru Aldundiko batzarkidek haien iritzia plazaratu dute Berangon eraikitzen ari diren Megaparkaren aurka.

Agerraldia Berangon izan da eta hona hemen mahairatu duten testua:

Gaur goizean Uribe Kostako EH Bilduko zinegotziok haien erabateko desadostasuna azaldu dute Berangoko Megaparka eraikitzeko erabakiarekin.

Makroproiektu honen atzean daudenek Uribe Kostako herrien bizitza hipotekatuko dute; bizitza sozial eta kulturala desagerraraziz. Herriko merkataritza eta horrekin batera, herrien bizitza desagertzera kondenatuz. Hala, gogor salatu dugu ezarri nahi diguten herri eredua; bizitzarik gabekoa, giro sozial eta kulturalik gabekoa.

Gure herri eta hiriak lo egiteko herri soil bilakatu nahi dituzte; inolako mugimendu eta bizirik gabe. Eta gu ez gaude prest hori onartzeko.

Berangoko Udal gobernua da, EAJ, alderdi popularraren laguntzarekin, eredu hori bultzatu eta ahalbidetu duena. Ez daukagu inolako zalantzarik; Berangoko udal gobernua da Berango zein beste eskualdeko herriak hiltzera kondenatu dituena.

Horren aurrean, EH Bilduk argi eta garbi merkataritza txikia zein ertainaren aldeko apustu garbia egin izan du, IRAKURTZEN JARRAITZEKO SAKATU GEHIAGO IRAKURRI

eta egiten du. Argi daukagu defendatzen dugun herri-eredua zein den;  herri atsegina, bizia, osasuntsua eta tokian tokiko merkataritzarekin. Herri-merkataritzak herritarrenganako tratu hurbila izateaz gain, herri jasangarriak egiten ditu (autoak erabiltzeko beharrik ez); gainera, tokian tokiko produktuen salerosketa zuzena posible egiten du, elikadura burujabearen aldeko urratsak emanez. Ondorioz, gure herri-ereduak lana sortzen du; berton bizi eta lan egin gura dugulako.

Merkatalgunearen eraikitzea defendatzen dutenek darabiltzaten argudioen artean, azpiegitura erraldoi horrek sortuko dituen lanpostuak daude; hala,  horren bidez, lana goratu eta zilegitasuna ematen diote horrelako obra faraonikoari.

EH Bilduk, ordea, argi dauka Megapark horretan sortuko den lana, ez dela duina izango. Jakin badakigu langileek pairatuko dituzten lan-baldintzak eskasak izango direla; baldintza desegonkorrak, soldata txikiak, ordutegi luzeak… horiek dira besteak beste, sortuko diren lanaren ezaugarri nagusiak.

Lana eta aberastasuna sortuko dutela saltzen dute, prekarietatea baino ez dutenean ekarriko. Mota honetako argudio faltsuak erabiltzen dituztenek ez digute esaten lan prekario horrek zenbat lan duin suntsituko duen gure herrietan.

Ezarri nahi diguten eredua salatzeaz gain, aipatu behar dugu Megaparkeko eremuan topatu dituzten aztarna arkeologikoak. Jakin izan dugun bezala, bertan zenbait hondar topatu eta ez omen dira aintzat hartu; nahiz eta Eusko Jaurlaritzaren ebazpenaren arabera, zantzu arkeologikoak topatzen direnean berehala Foru Aldundiko Kultura saila abisatu behar den. Ez ei dute horrelako prozedimendurik abiatu eta ondare kulturala arriskuan jarri dute. Jokabide honek agerian uzten du beste behin ere gure ondarearekiko eta ingurumenarekiko daukaten begirune eza.

Arestian aipatutako arrazoi guztiengatik, Uribe Kostako udalei exijitzen diegu jarrera aktiboa izan dezaten merkatal gunearen aurka, eta herri eredu biziaren alde; bizi sozial eta kulturalaren alde egin dezaten eskatzen diegu, baita lan baldintza duinen alde ere.

EZ DUGU NAHI EZTA BEHAR ERE MERKATALGUNERIK!
GURE HERRIETAN BIZI ETA LAN EGIN GURA DOGU!

Bisitak: 889
0
0
0
s2smodern
  • ¿Sopelana o Sopela?

    En torno al debate sobre la denominación de nuestro pueblo venimos a aportar un par de documentos interesantes: uno es lel propio dictamen de Euskaltzaindia al respecto y otro, la aportación de Xabier

    Gehiago irakurri...
  • Sopela.net

    “Sopela.net” ekimen xumea da, baina helburu argia du: Sopelaz informatu, Sopelaz hausnartu, Sopelako herriari zerbitzua eman eta sopeloztarroi lekutxo bat eskaini haien artikuluak, iritziak eta ekarpenak plazara ditzagun.

    Gehiago irakurri...
  • Datu batzuk

    Sopela (honelaxe esaten diogu euskaldunok gure herriari, eta honelaxe onartzen du Euskaltzaindiak) Euskal Herria osatzen duen zazpi lurraldeetariko batean kokatzen da, Bizkaian hain zuzen ere.

    Gehiago irakurri...