Bihar Sopelan eraso sexisten aurkako elkartaratzea

Kategoria gurasoa: Zuk esan Kategoria: Salaketak Noiz sortua: Asteartea, 23 Abuztua 2016 Argitaratua: Asteartea, 23 Abuztua 2016

Bihar Sopelako Udaletxe plazan eraso sexisten aurkako kontzentrazioa egingo da, arratsaldeko 20.00etan.

Sopelan gertatutako erasoaren inguruko informazioa:

Astelehen goizean, Ertzaintza Sopelan gertatutako ustezko sexu eraso bat ikertzen ari zelako berria zabaldu zen komunikabideetan.

Gertakaria zapatu goizean gertatu zen. Goizeko zortzirak aldera, Arriaterako hondartzako aparkalekuan zeuden gazte batzuek emakume bat urrunetik noraezean ikusi eta zeozer arraroa somatuta, La Triangu tabernara joatea erabaki zuten, Ertzaintzari deitu eta informatzeko (ezin izan zuten momentuan bertan deitu ez zeramatelako telefonorik). Komunikabide batzuek adierazi dutenez, hau gertatzen ari zen bitartean inguruko auzokide batek emakumea aurkitu eta beragaz berba egin ostean, honek ere Ertzaintzari deitu zion.

Momentuan bertan emakumea Gurutzetako ospitalera eraman zuten eta gertatutakoa ikertzen hasi ziren, baina ez zuen salaketarik jarri. Astelehen arratsaldean emakumea polizia etxera salaketa jartzera joan deneko zurrumurruak entzun dira komunikabideetan, baina oraingoz ez Segurtasun Sailak, ez Sopelako Udalak, ezta bestelako erakunde ofizialek ez du horrelakorik baieztatu.

Sopela.net-ek gertatutakoa salatzen du

Sopela.net-etik biktimari elkartasuna adierazi nahi diogu eta erasoa salatu. Honekin batera, honelako gertakarien aurrean zuhurtziaz eta informazio kontrastatua emanez berri emateko konpromezuarekin jarraituko dugula adierazi nahi dugu.

 

Bisitak: 1720
0
0
0
s2smodern

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu